euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Javi Salvarredi mendozarrak Euskal Herrian zehar bizikletaz egin zuen bidaiaren bigarren zatia (argazkiak)

2010/09/23

Zumaia eta Debako flysch itsaslabarretara heldu nahian, bizikletarentzat oso gogorra den bide batetik (argazkia J.Salvarredi)
Zumaia eta Debako flysch itsaslabarretara heldu nahian, bizikletarentzat oso gogorra den bide batetik (argazkia J.Salvarredi)

PUBLIZITATEA

Jarraian Javier Salvarredi euskal argentinarrak joan den uztailean Euskal Herrian zehar egin zuen bidaiaren kronikaren bigarren partea plazaratzen dugu. Gazteak Diasporako euskaldunei arbasoen lurra ohiko ibilbide turistikoetatik aldentzen den era alternatibo honetan ezagutzeko gonbitea egiten die.

Donostia-San Sebastián. Javier Salvarredi mendozarraren kronikaren bigarren zatia eskaintzen dugu jarraian, Euskal Herrian egin zituen azken etapen narrazioarekin.

6. etapa: ZEGAMA - ELGOIBAR (50 km)

Etapa lasaia, baina oso nekatuta nengoen aurreko eguneko etaparen ostean.

Zegamatik Beasaineruntz atera nintzen, gero Zumarragara igotzeko. Zumarragatik Azkoitira, Urola ibarretik doan bide berde batetik joan nintzen, oso ondo egokitua zegoen bidea.

Bukatzeko, eta nire egoera fisikoa errematatzeko... Azkarateko portua igo behar nuen, infernuko 5 km aldapan gora.

Elgoibarrera heldu eta duela urte batzuk EITBrekin Argentinako euskaldunei buruzko erreportaia bat egitera Mendozara joan zen lagun batekin juntatu nintzen. Bertan egonik, Azpeitiraino joan nintzen, Loiolako monastegia ikustera.

Indarrak berreskuratzeko asteburua Bilbon pasa nuen, nire arreba bertan bizi baita duela 8 urte. Hurrengo etapa Elgoibar–Lekeitio zen, baina bizikleta Bilboraino kotxean eramatea erabaki nuen eta gero metroan joan nintzen Plentziaraino, bertan etapa berri bati ekiteko. 

7. etapa: PLENTZIA – LEKEITIO (70 km)

Etapa luzea eta bukaeran portu gogorra, baina indarberrituta nengoenez ez zitzaidan hain astuna egin.

Plentzian metrotik jaitsi eta pedalei eragiten hasi nintzen. Lemoizeko zentral nuklearretik pasa nintzen, gero Bakiotik eta gero ia ordubete gelditu nintzen Gaztelugatxeko ermitaren parean, Kantauri itsasoa eta lekuak eskaintzen zidan bista ikusgarriaz gozatuz.

Etaparen helmuga Gernika zen, baina hara heltzean indarra nuenez Lekeitioraino jarraitzen erabaki nuen.

Euskal Herria en bici 7

[Kostaldeko bidean jada, Gaztelugatxeko ermitaren parean... leku hau aukeratu nuen deskantsatzeko (leku txarra, ezta?) (argazkia J.Salvarredi)]


8. etapa: LEKEITIO – ZARAUTZ (55 km)

Ondo hasi nintzen, oso lasai eta paisaiaz gozatuz. Deba ondoren, bideak kosta uzten du eta itsatsotik gertu jarraitu nahi nuenez 'flysch itsaslabarretik' igarotzen den ibilbide alternatiboari buruz galdetu nuen.

Herrian galdetu nuen itsalabarretara nola heldu eta 'ustez' bidea ezagutzen zuen norbaitek nondik joan azaldu zidan... faaa...

Euskal Herria en bici 8

[Itsalabarrerako bidean, nekatuta jada ibilbide gogorrarengatik (argazkia J.Salvarredi)]

Berriz ere denbora guztian bizikleta lepoan hartuta... behi eta ardientzako bidea zen, baina bizikletarentzat oso zaila. Sakonetara heldu eta errepide normalera bueltatzea erabaki nuen. Itziarreraino portu gogor bat eta gero Zumaiaraino jaitsi, gero Getariatik pasa eta azkenik Zarautzen bukatu nuen. Han herrian bizi den Mendozako lagun batekin juntatu nintzen.

Euskal Herria en bici 9

[10 milioi urte baino gehiago duen 'hostopilaren' gainean, Sakoneta hondartzatik gertu, Zumaiako bidean (argazkia J.Salvarredi)]

Hondartzan geundela, bertako 'txiringito' batean lanean ari zirenak argentinarrak zirela ikusi nuen, eta kasualitatea, ezagunak nituen, Bahia Blancako Euskal Etxekoak ziren eta!

Arratsaldea hondartzan pasa eta txiringitoan garagardo batzuk hartu ostean, 'asado' batera gonbidatu ninduten eta ederki pasa genuen.

9. etapa: ZARAUTZ – HONDARRIBIA (51 km)

Etapa laburra, baina ez nuen ondo lo egin aurreko gauean eta ibilbidea kostatik aldentzen zenez bi portu oso garrantzitsu igo behar nituen itsaso ondotik jarraitu ahal izateko: Igeldo mendia Donostiarako bidean eta Jaizkibelgoa Hondarribiara heldu aurretik.

Igeldo menditik... Kontxako badiaren bista ikusgarria. Gipuzkoar hiriburutik osteratxo bat eginda gero Pasaiaruntz joan nintzen eta San Pedrotik Donibanera txalupan igaro nintzen Jaizkibelgo igoera hasteko. 

Portua igo ondoren... Bidasoa osoaren bista zoragarria. Hemen zen, nire azken etapa tristea... Tristea bi gurpilen gaineko bidaia zirraragarria bukatu egiten zelako; azkena, benetan azkena zelako.

Euskal Herria en bici 10


[Jaizkibelgo gainean Hendaia eta Hondarribia begiztatuz. 'Leku zoragarria, alde batera Bidasoa inguruko herriak, eta atzean Kantauri itsaso txundigarria' (argazkia J.Salvarredi)]



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia