euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jaurlaritzaren Txile eta Perurako Ordezkaritzak eta Emprebask-Txilek harremanak berreskuratu dituzte

2010/09/15

Emprebask-Txile eta Jaurlaritzaren Txile eta Perurako Ordezkaritzaren arteko bilera ondoko irudia, Alejandro Sande eta Ana Urchueguia (ezkerreko biak) buru (argazkia EJ)
Emprebask-Txile eta Jaurlaritzaren Txile eta Perurako Ordezkaritzaren arteko bilera ondoko irudia, Alejandro Sande eta Ana Urchueguia (ezkerreko biak) buru (argazkia EJ)

PUBLIZITATEA

Lehen aldiz bildu dira Ana Urchueguía Eusko Jaurlaritzako ordezkaria, Emprebask-Txileko egungo presidente Alejandro Sanderekin eta elkarteko idazkari orokor Marcela Aguirrerekin. Elkarretaratzea Euskadiren Txile eta Perurako Ordezkaritzaren egoitza txiletarrean egin da, Las Condesen, Santiago hiriburuan.

Santiag, Txile. Bileran hitz egindako gaien artean, bi entitateetako ordezkariak euren erakundeen arteko elkarlanaz aritu ziren, eta baita enpresa eusko-txiletarrak sustatzeko ekintza ezberdinen antolaketa bateratuaz, besteak beste.

Emprebask elkarte txiletar bat da, euskal jatorriko enpresarien elkartea, irabazteko asmorik gabeko elkartea, euskal edota euskal jatorriko enpresa, exekutibo zein langile autonomoek eratua.

Bere helburu nagusia Txile eta Euskadiren arteko truke komertziala sustatzea da, baina baita kideak munduko beste edozein antzeko elkarterekin harremanak eratu eta sendotzea. Hala sortu ziren, esaterako, Emprebask Mexiko, eta antzeko lanak hasi ziren Kolonbian eta baita Estatu Batuetan ere. APOV --Asociación de Profesionales de Origen vasco (Euskal Jatorriko Profesionalen Elkartea)-- izan zen erakunde txiletarreko aurrekaria.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia