euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jaurlaritzaren Gobernu-Batzordeak Diasporako premia larriko pertsonen aldeko 2023ko dirulaguntzak onartu ditu gaur

2023/05/30

Munduan eskabideak bideratzen dituzten euskal etxeetako bat da Caracaseko Eusko Etxea
Munduan eskabideak bideratzen dituzten euskal etxeetako bat da Caracaseko Eusko Etxea

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzak gaur astearte goizean Gasteizen egindako Gobernu-Bileran, munduan barreiatutako euskal gizataldeetan premia larrian daudenen pertsonei laguntzeko 2023eko deialdia onartu du. Dirulaguntza hauek Euskal Etxeak bitartekari bideratuko dira eta orotara iazko kopuru bera, 212.000 euroko zuzkidura izango dute. gaur onartutakoa datozen egunetan argitaratuko du EHAA buletin ofizialak, eta hortik aurrera hilabeteko epea zabalduko da interesatuek eskabideak aurkeztu ahal izan ditzaten.

Eskatzaileak euskal gizataldeko kide dela eta atzerrian bizi dela egiaztatu beharko du; eta dauzkan beharrei edo premia larriko egoerei aurre egitea ahalbidetzen duten ondasunik edo diru-sarrerarik ez duela; etxe partikular batean bizi beharko du, araudi edo estatutuengatik laguntza eman behar dioten talde, komunitate edo erakunde bateko kide izan gabe.

Iazko zuzkidura berdina izango du 2023an, 212.000 euro

Eskatutakoaren ehuneko 100era iritsi ahal izango dira laguntzak, eta Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen oinarrizko errentaren zenbatekoa izango da muga; nolanahi ere, osasun-gertakizunei aurre egiteko laguntzek ez dute muga hori izango.

Buletin Ofizialean argitaratu arte ez da indarrean sartuko, baina egoera honetan bazaude, egon erne, zeure euskal etxearekin edo hurbilen duzunarekin beharko baituzu kontaktatu, edo, argibide eta xehetasun bila, hurbilen duzun Euskadiren Ordezkaritzarekin edo zuzenean Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzarekin (euskaletxeak@euskadi.eus).



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia