euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jaurlaritzaren argi berdea euskal gizataldeetako pertsonen premia larriko egoerei erantzuteko 2024ko laguntzei

2024/10/23

Euskal gizataldeetan premia larrian daudenen pertsonei laguntzeko aurreko deialdi bateko testua
Euskal gizataldeetan premia larrian daudenen pertsonei laguntzeko aurreko deialdi bateko testua

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzak munduan barreiatutako euskal gizataldeetan premia larrian daudenen pertsonei laguntzeko 2024ko deialdia onartu zuen atzoko Gobernu Bileran. Urtero bezala, dirulaguntza hauek Euskal Etxeak bitartekari bideratuko dira eta aurreko urteetako kopuru bera izango dute orotara, 212.000 euro. Atzo onartutakoa datozen egunetan argitaratuko du EHAA buletin ofizialak, eta hortik aurrera hilabeteko epea zabalduko da interesatuek eskabideak aurkeztu ahal izan ditzaten.

Premia larriko laguntza hauen medio arreta jasoko dute gizarte-bazterketa egoera larrian dauden pertsonek, dela herrialde batzuetan izandako moneta-oszilazioen eta ekonomia-gabezia egoeragatik, dela adinagatik, dela gabezia-egoerengatik, dela osasun-krisialdiengatik edota bat-batean sortutako istripuen ondoriozko ezgaitasunengatik.. 

Eskatzaileak euskal gizataldeko kide dela eta atzerrian bizi dela egiaztatu beharko du; eta dauzkan beharrei edo premia larriko egoerei aurre egitea ahalbidetzen duten ondasunik edo diru-sarrerarik ez duela; etxe partikular batean bizi beharko du, araudi edo estatutuengatik laguntza eman behar dioten talde, komunitate edo erakunde bateko kide izan gabe.

Eskatutakoaren ehuneko 100era iritsi ahal izango dira laguntzak, eta Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen oinarrizko errentaren zenbatekoa izango da muga; nolanahi ere, osasun-gertakizunei aurre egiteko laguntzek ez dute muga hori izango. Laguntzak emateko orduan familiako egoera ekonomikoa hartuko da kontuan herrialdeko batez besteko errentarekin lotuta, bai eta osasun-gertakizunaren edo premia handiko egoeraren larritasuna eta eskaera beharretara egokitzea ere. Baldintza guztiak, Ebazpenean ateratzen denean.

Buletin Ofizialean argitaratu arte ez da indarrean sartuko, baina egoera honetan bazaude, egon erne, zeure herriko euskal etxearekin edo hurbilen duzunarekin beharko baituzu kontaktatu, edo, argibide eta xehetasun bila, hurbilen duzun Euskadiren Ordezkaritzarekin edo zuzenean Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzarekin (euskaletxeak@euskadi.eus).

Nolanahi ere, orain EHAA buletin ofizialean datozen egunetan argitaratzea behar da itxaron.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia