euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza bat partaide Europar Migrazio Institutuak Alemanian egiten ari diren bilkuran

2009/10/01

Hanburgoko BallinStadt Museoak emigranteek bizi behar izaten zuten prozesu eta egoerak aurkezten ditu, manikiak-eta --batzuk hitz egiten dutenak eta guzti-- baliatuz.
Hanburgoko BallinStadt Museoak emigranteek bizi behar izaten zuten prozesu eta egoerak aurkezten ditu, manikiak-eta --batzuk hitz egiten dutenak eta guzti-- baliatuz.

PUBLIZITATEA

Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza bat partaide da Europako Migrazio Institutuen Elkartea (Association of European Migration Institutions, AEMI) Alemanian egiten ari den bilkuran. Gasteizko gobernua AEMI-ko kide da erakunde horrek 2007an Finlandiako Turku herrian eginiko bileran onartu zuenetik, eta elkarteak iaz Italiako Genoban egin zuen elkarretaratzean ere izan zen partaide. Kanpo Harremanetarako bi teknikarik osatzen dute ordezkaritza, Benan Oregi eta Andoni Martin-ek. Aurtengo saioak atzo asteazkenetik datorren larunbatera arte luzatuko dira --irailaren 30ean eta urriaren 1, 2 eta 3an-- Alemaniako Bremen eta Hanburgo hirietan.

Bremen, Alemania. AEMIko bilera nagusi honetako aurtengo anfitrioiak, Bremen eta Hanburgoko hiri alemanak, migrazioekin lotura markatua daukaten lekuak dira. Hanburgo, gainera, ateak 2007an zabaldu zituen BallinStadt Emigrazio Museoaren egoitza da, 1850etik 1934ra bertatik Ameriketara bideratu zen emigrazio transatlantikoa aztertu eta ikusleari era ulerterrez-atseginean aurkezten dion erakunde modernoa.

Bere aldetik, Bremen, azken bederatzi urteotan erabat aldatu den hiria da, Havenwelten izenez turista eta bisitarientzako eremu berria garaturik. Hiria Alemaniako emigrazio portu handiena izan da historikoki eta kalkulatzen da 1830 eta 1974 bitartean 7,2 milioi jende --alemaniarrak eta Ekialdeko europarrak-- itsasoratu zirela bertatik Mundu Berrira joateko. Hiriak 2005ean zabaldu zuen, Bremenhaven-en, Emigrazio Alemanaren Zentroa, eta bi urteren buruan, 2007an, erakustetxe horrek Europar Museoen Domina bereganatu zuen.

AEMI bilera Euskadin eta Diasporaren Museoa

AEMIko urteroko bilkura honen aurtengo egitaraua hemen irakur daiteke. Eusko Jaurlaritzatik EuskalKultura.com-i adierazi zaionez, Benan Oregi eta Andoni Martin entzule gisa doaz aurten, ez baitute hitzaldi edo paper berezirik aurkeztuko. Kontaktuan egin eta informazioa biltzeaz aparte, ordea, datozen urteetako batean Euskadi AEMIko urteroko bilera honen egoitza izatea proposatuko diote elkarte honi.

Gaur egun berehalako prebisioetatik, aurreko gobernuko garaitik, aparkatua badago ere, Eusko Jaurlaritzak esku artean izana du Euskal Diasporaren Museoa sortzeko asmoa. Txostena agindu eta egin ere egin zen horri buruz, nahiz eta gero lehentasunetatik baztertzea erabaki zen.

-AEMIren webgunea: www.aemi.dk



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia