euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritzak Josu Legarreta eta Kanpo Harremanetarako zenbait kargutik kentzea onartu du gaur

2009/05/26

Aurreko talde kendu ostean, pentsa daiteke Lopez lehendakariak denbora larregi ez lukeela hartu beharko Kanpo Harremanetarako eta Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako kargu berriak izendatzeko
Aurreko talde kendu ostean, pentsa daiteke Lopez lehendakariak denbora larregi ez lukeela hartu beharko Kanpo Harremanetarako eta Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako kargu berriak izendatzeko

PUBLIZITATEA

Patxi Lopez lehendakaria buru izan duen Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak gaur astearteko bileran hartutako erabakien artean, Lehendakaritza arloko zenbait kargutik kentze edo zese onetsi ditu. Prebisioen arabera aste honetako ostiralean Aldizkari Ofizialak argitara emango dituen kentze hauek Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Orokorrari dagozkio, eta duela gutxi arte Kanpo Harremanetarako Idazkari Orokorra zen Iñaki Agirreren kentzearen jarraian datoz, hura bezala Ibarretxeren Administraziopean eginiko izendapenei dagozkielarik.

Vitoria-Gasteiz. Hauek dira, besteak beste, Patxi Lopez lehendakariak Kanpo Harremanetarako alorrean gaur goizean onartutako kargutik kentze edo zeseak:

-Mikel Burzako Samper, orain arteko Kanpo Harremanetarako Ordezkaria
-Mikel Anton Zarragoitia, orain arte Europako Gaietarako zuzendaria
-Josu Legarreta Bilbao, orain arte Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako zuzendaria
-Pello Caballero Lasquibar, orain arte Eusko Jaurlaritzaren Madrileko Ordezkaria
-Ibon Mendibelzua Madariaga, orain arte Euskadiren Bruselako Ordezkaria
-Marieli Díaz de Mendibil, orain arte Euskadiren Argentinako Ordezkaria
-Rafael Kutz Garaizabal, orain arte Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaria
-Jon Ander Erdozia, orain arte Txileko Euskadiren Ordezkaria

Gauzak honela adierazirik eta argitaraturik agertu dira, euskaraz, nahiz eta akatsez, Rafael Kutz ez baita Estatu Batuetako Ordezkaria, Kolonbia-Venezuelakoa baizik (gaztelaniazko bertsioan ongi agertzen da, bere egiazko karguarekin agertzen da); bestalde, Estatu Batuetako Ordezkaria, Aitor Sotes donostiarra, ez da aipatua euskaraz ezta gaztelaniaz ere. Gauza bera gertatzen da Mexikoko Ordezkari Iñaki Ruizekin, hau ere ez baita aipatua. Pentsa daiteke egon litezkeen erroreak datozen egunetan zuzenduko direla.

Aldi berean esan daiteke oraingoz ez dela izendapen berririk gertatu. Litekeena da datorren astean Kanpo Harremanetarako Idazkari orokor berri bat izendatzea, eta ondotik etorriko lirateke gainerako karguak izendatzea, baldin eta orain arteko egitura berberari eustea erabakitzen badu Lopez lehendakariak.

Lotura interesgarriak

-Kanpoko Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritza orain arte
-Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren webgunea

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia