Eusko JaurlaritzakKanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren ebazpena eman du gaur argitara, buletin ofizialaren bidez (2014ko abenduaren 26ko EHAA, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria), 2015erako deia eginez Kanpo Harremanen eremuan espezializatu nahi duten propfesionalentzat. Zortzi beka dira, horietarik lauk Gasteiz daukate egoitza, beste bik Brusela eta bana dira Txileko Santiago eta Kolonbiako Bogotarako.
Vitoria-Gasteiz. Deialdia gaur eman du argitara Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak. Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari sinatzen duen deialdiak honako ezaugarriak dauzka laburbilduta (baldintza osoak eskuratzeko, jo linketara).
-Zortzi beka dira:
- lau Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian Gasteizen
- bi Bruselan, Euskadiren Europar Batasunerako egoitzan
- beste bi Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako Ordezkaritzan: horietako bat Txileko Santiagon (Ordezkaritzan) eta bestea Kolonbiako Bogotan (Ordezkaritzan bertan daukan bulegoan)
-12 hilabeteko iraupena daukate.
-Beka bakoitzaren hornidura ekonomikoa hauxe da:
- Gasteizko bekena, 16.000 euro
- Brusela, Santiago eta Kolonbiakoena, 24.000 euro
-Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da deialdia argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita
-Deialdia eta eranskinak pdf-n
-Deialdia testu elebidunean