Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Unai Telleria Jauregialzo (Oñati, 1987) Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkari izendatu du gaur goizean astearteetako bere ohiko bileran. Telleria Eusko Jaurlaritzak New Yorken duen Ordezkaritzako negozio zuzendaria zen orain arte eta 2018ko ekainetik Ordezkari zen Jorge Fernandez Quintelaren lekua hartuko du, honek aldi berean ordura arteko Ander Caballero Bartureren lekua harturik.
Unai Telleria Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna eta Kudeaketa Informatikan ingeniari teknikoa da Deustuko Unibertsitatetik, eta New Yorken bizi da duela bost urtetik. Bertako euskal etxeko kide eta idazkaria da eta euskara eskolak ematen ditu boluntario gisa.
Izendapena datozen egunetan EHAA buletin ofizialean argitaratu ondoren sartuko da indarrean.