euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jaurlaritzak nazioartekotzeko eta kanpo harremanetarako 'Euskadi-Basque Country 2025' estrategia berria onartu du

2021/12/14

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzaren gobernu bilerak 'Euskadi Basque Country 2025' Nazioartekotzeko Esparru Estrategia berria onartu du gaur, eta estrategia horren esparruan, Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio legegintzaldi honetarako Kanpo Harremanetarako Planari. Prozesu honetan Jaurlaritzako sailek, foru-aldundiek, EUDELek eta hiru hiriburuetako udalek hartu dute parte, bai eta arlo honetan zerikusia daukaten erakunde publiko eta pribatu ugarik ere. 

Estrategia berri horretara 609.628.068 euro bideratuko dira guztira, eta nazioartekotzeko 3.210 jarduera garatzea da jardueraren helburua.

Bide honeta lehentasunezko herrialde eta eskualde multzo bat identifikatzen dira. Herrialdeak: Frantzia, Alemania, Erresuma Batua, Italia, Suedia, Danimarka, Finlandia, AEB, Mexiko, Txile, Kolonbia, Argentina, Kanada, Txina, Hego Korea, India, Japonia, Hegoafrika, Senegal. Eskualde mailan, Akitania Berria, Euskal Herriko Aglomerazio Mankomunitatea, Flandes, Bavaria, Gales, Korsika, Quebec, Queretaro, Cundinamarca eta Jiangsu.

Komunitate Globala Euskal Etxeak ere oinarri hartuta eraikitzea

Euskadi Basque Country Estrategiak eta Kanpo Ekintzako Planak lau ardatz nagusi partekatzen dituzte, Eusko Jaurlaritzaren nazioarteko jarduera gidatuko dutenak, eta horien gainean hedatzen dira helburu eta jarduera guztiak. Lau ardatzak dira: Euskadiren kanpo-posizionamendua hobetzea; Ehun sozioekonomikoaren nazioartekotzea bultzatzea; Europako proiektuan laguntzea eta parte hartzea; eta erronka globalak gainditzeko euskal ekarpena indartzea

Horietako lehenengoan, zehazki aipatzen du "Eusko Jaurlaritzaren kanpo-sarea indartu eta hedatzea (...), ordezkaritza berriak irekiz, Pariseko Ordezkaritzarekin hasita, eta Basque Trade & Investment agentzien hedapenarekin (laster, Japonian eta Hego Korean)" eta "Ondo artikulatua eta dinamikoa den Euskal Komunitate Globala-Han Hemen Global Network eraikitzea, egungo egituretan oinarrituz (horien artean Euskal Etxeak) kideen arteko komunikazioa errazteko bitarteko eta tresna berriak erabiliz".

Laburtuz, hau baitetsiz bukatzen du Jaurlaritzak gai honi buruzko oharra: "Estrategia 2025eko Kanpo Harremanetarako Plan berriarekin partekatzen duten lau ardatzez gain, azken horrek bosgarren ardatz espezifiko bat du, Euskal Komunitate Globala Eraikitzeko Estrategiaren helburua garatzen duena. Komunitatea-Han Hemen Global Network, atzerrian dauden euskal herritarren profilak elkarri lotzeko gai dena". "Horretarako, kanpoan dauden euskal herritar berrien ezaugarriak, motibazioak eta beharrak aztertuko dira. Euskal Etxeen Sarea sendotzea ere bultzatuko da, eta Euskadiko diasporari buruzko ezagutza sustatuko da, ikerketa sustatuz eta hedatuz eta Euskal Diasporako Ikasketen Graduondokoa abian jarriz".

2025eko Kanpo Ekintzako Planari esleitutako aurrekontua 63.479.898 €-koa da indarraldiko bost urteetarako.

-Ikus Jaurlaritzak gaur onartutako Plan hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia