Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzako Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak zabalik du urriaren 22ra arte Kanpo Harremanetarako 14 bekaren deialdia, Gasteizen bere egoitza nagusirako, eta baita Euskadik Parisen, Bruselan, Buenos Airesen, Bogotan, Txileko Santiagon eta New Yorken dituen ordezkaritzetarako. Interesatuek administrazio egoitza Euskal Autonomia Erkidegoen behar dute izan eta gehienez 28 urte urtarrilaren 1ean, unibertsitate tituludunak behar dute izan, eta kontuan hartu eta balioa emango zaie espedienteari, hizkuntzen ezagutzari eta baita Europako gaien eta nazioarteko harremanen ezagutzari ere, besteak beste.
Europar Batasuneko beken kasuan leku hauetan gauzatuko dira:
- Bi beka Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Gasteizen
- Bi beka Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzan, Bruselan
- Bi beka Euskadiren Frantziako Ordezkaritzan, Parisen
Kanpoko Euskal Komunitatearen beken kasuan:
- Bi beka Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Gasteizen
- Beka bat Euskadiren Argentina-Mercosurreko Ordezkaritzan, Buenos Airesen
- Beka bat Euskadik Estatu Batuetan duen Ordezkaritzan, New Yorken
Kanpo Ekintzako beken kasuan:
- Bi beka Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Gasteizen
- Bi beka Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako Ordezkaritzan (bata Txileko Santiagon eta bestea Bogotan)