Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzaren Gobernu-Kontseiluak Jorge Fernandez Quintelaren izendapena onartu du gaur goizeko bere bileran Euskadiren Estatu Batuetarako ordezkari berria izateko, oraintsu arte kargu hori bete duen Ander Caballero Bartureni txanda hartzeko, beraz.
Berehala datu gehiago emango baditugu ere, aurre dezagun Jorge Fernandez Quintela kanpo merkataritzan eskarmentua duen profesional gaztea dela eta Eusko Jaurlaritzan, Euskadiren Ordezkaritzetan trebatu izan dela bekadun moduan azkeneko urteotan.
Izendapena, datozen egunetan EHAA boletin ofizialean argitaratu eta gero sartuko da indarrean.