euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jaurlaritzak harrera-ekitaldia egingo die Gabonetan Gasteizen atzerrian bizi diren euskal herritarrei

2011/12/01

2010eko harrera-ekitaldiko irudia, Lopez lehendakaria kooperazio lanetan ari den euskal herritar batekin bideokonferentziaz hizketan.
2010eko harrera-ekitaldiko irudia, Lopez lehendakaria kooperazio lanetan ari den euskal herritar batekin bideokonferentziaz hizketan.

PUBLIZITATEA

Lopez lehendakariak harrera-ekitaldia eskainiko die abenduaren 26an Gasteizen, Lehendakaritzaren egoitzan, atzerrian bizi eta eguberri sasoina dela eta egun horietan Euskadira itzuliko diren euskal herritarrei. Hirugarren urtez segidan antolatu den ekimen honetan parte hartzeko gonbidapena luzatu die egoera horretan duden herritarrei Juan Celaya Kanpoko Euskal Herritar eta Gizataldeentzako zuzendariak, euren parte hartzea eta bertaratzea baieztatzeko email helbide bat emanez.

Vitoria-Gasteiz. Lehendakaritzara heldu zenetik urtero antolatu du Lopezen administrazioak atzerrian bizi diren euskal herritarrei eskainitako eguberri garaiko harrera-ekitaldi hau eta aurten, izan ere, 26an, astelehenez egingo da, Gabon egunaren biharamunean, aurrekoetan bezala Lehendakaritzaren egoitzan, arratsaldeko sei t'erdietan, bertara kanpoan bizi diren eta egun horietan Euskadira eguberri-jaiak pasatzera etorri eta parte hartu nahi duten herritar guztiak gonbidatuta daudela.

Karia hortara Kanpoan Bizi diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako zuzendari den Julian Celayak milaka email zuzendu dizkie bere bulegoarekin harremanetan dauden herritarrei zein munduko euskal etxe eta federazioei, eta Euskadiko Ordezkaritzetatik ere eskaintza bera zabaldu zaie atzerrian bizi diren euskal herritarrei, ekitaldian parte hartu nahi izanez gero euskaldunak.kanpoan@gmail.com helbidera idatzi eta hala baiezta dezaten, euren izen-deiturak, NAN eta telefono zenbakia eta bizi diren herri zein herrialdea adieraziz. Ondoren, izena emandako pertsonek ekitaldirako gonbidapen ofiziala jasoko dute.

Aurreko urteetan gertatutakoari jarraiki, atzerrian lanean ari diren hainbat arlotako profesionalak espero dira ekitaldian, enpresa, finantza, kultura, unibertsitatea, osasuna eta kooperazio arlotakoak besteak beste, eta baita euskal etxeetako eta Diasporako partaide eta ordezkariak ere.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia