Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzak gaur eman du argitara, apirilaren 7ko EHAA buletin ofizialean "euskal etxe, federazio eta konfederazioentzako dirulaguntzak emateko deialdia", 2022. urteari dagokiona. Deialdiak 947.420 euro banatuko ditu, horietarik 767.420 euro IV. Kapituluari lotuta eta beste 180.000, VII. Kapituluari. Ebazpena 2022ko martxoaren 30ekoa da, egun horretan onetsi baitzuen Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak, eta Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusiaren, Marian Elorzaren, sinadura darama.
Ebazpena gaur osteguna EHAA-BOPV Buletin Ofizialean argitaratua izan ostean, bihartik aurrera hasiko da korritzen eskabideak aurkezteko hilabeteko epea, azken eguna, maiatzaren 9a, astelehena, Euskadiko 24:00etan.
Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza gogoratu du, bestalde, eskaera ezinbestean bide telematikoz beharko ela egin, horretarako BAK ziurtagiri digitala lortuta.
-Ebazpenaren testua EHAA buletinean (pdf)
-Deialdiaren testu elebiduna Buletinean