euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jaurlaritzak Euskadiren Ordezkaritza berri bat zabaltzea erabaki du, Frantzian hain zuzen, egoitza Parisen

2007/12/19

Euskadik Mexiko hiriburuan daukan Ordezkaritzako plaka (arg. EuskalKultura.com)
Euskadik Mexiko hiriburuan daukan Ordezkaritzako plaka (arg. EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Eusko Jaurlaritzak Ordezkaritza berri bat zabalduko du 2008an, Frantzian hain zuzen ere, egoitza Parisen, Amerika eta Europako zenbait herrialdetan dauzkan sareari katebegi garrantzitsua emendatuz, beraz. Neurri honek orain arte Jaurlaritzaren politika frantseserako bitartekari izan den Frantzia-Euskadi Institutua funtziogabetuko luke. Datorren urterako Aurrekontu egitasmoak bi milioi euroko diru kopurua egokitzen dio Ordezkaritza sortu berriari. Zazpi ziren orain artean kanpoko Ordezkaritzak, honako hirietan: Brusela, Madril, Txileko Santiago, Mexiko hiriburua, Buenos Aires, Caracas eta New York.
Exektiboak ohar baten bidez adierazi duenez, Euskadiren eta Frantziaren arteko harremanak askotarikoak eta sendoak dira. Frantzia Euskadirentzako ekonomia-industriako gaietan, kulturan, hizkuntzan, turismoan, nekazaritzan edota azpiegitura eta garraio arloetan lehentasunezko erreferentea da. Hartara, ia Gobernuaren sail guztiek izan dituzte Frantziarekin harremanak edo badituzte une honetan.

Gainera, Frantzia Euskadiren bezero nagusienetakoa da turismoari dagokionez, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako esportazioen helburu garrantzitsuena ere bada (hiru probintzia hauetako esportazioen %18 inguru). Hau guztia, euskal kolektibitateak Estatu osoan duen presentzia nabarmena ahantzi gabe. Bestalde, mugaz haraindiko lankidetzak zeharo bermatuak daude eta horren adibide, Akitaniarekin eta Iparraldearekin elkarlaneko bideak dira, segitzen du Jaurlaritzaren oharrak.

Ordezkaritza sortu berriak zeregin hauek izango ditu:

• Euskadiren eta Frantziaren erakunde arteko harremanak bultzatzea

• Aldebiko edota alde askotasko eskualdeen arteko lankidetzan parte-hartzea, eta mugaz haraindiko lankidetzan, Parisko jardueraren bidez

• Euskal eta frantses enpresen arteko lankidetza, trukea eta harreman ekonomikoak, industrialak eta komertzialak sustatzea, sektoreko erakundeekin, enpresaburuekin, merkataritza-ganberekin, etabarrekin.

• Alde askotariko jardueren sustapena, bai kultur, zientzia, teknologia, ingurugiro, nekazaritza eremuetan edota Euskadik eskumena duen zein amankomuneko interesa sortzen duen beste edozein eremutan

• Euskadiren kanpoko proiekzioa, gure singularitatea eta espezifikotasuna edota arlo eta eskumen zehatz batzuen kudeaketan dugun eskarmentua emanik. Komunikazio eta irudi-jarduerak, Euskadi Frantzian sustatuz, eta zeharka Europan edo herrialde frankofonoetan, hedabide frantziarren bozgorailu efektuak eta Paris hiriak irudikatzen duen nazioarteko islak lagundurik

• Frantzian egoitza duten erakunde multilateraleekin harremanak erraztea, esaterako, UNESCO edota OCDE erakundeekin

• Harremanak Frantzian bizi den euskal kolektibitatearekin

• Oro har, Frantzian Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren Laguntza Organoa izatea Eusko Jaurlaritzaren kanpo harremanetako plangintza, bultzada eta koordinazio jardueretarako


Lotura interesgarriak

Jose Mari Muñoa Lehendakariaren Komisionatuaren azken agurra
2007ko azaroaren 30ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Eusko Jaurlaritzaren bekak Euskadiko Ordezkaritzetan jarduteko
2007ko irailaren 10ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Rafael Kutz, Euskadiren ordezkari Venezuelan izendatu dute
2007ko ekainaren 15ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Euskadiren ordezkari Txilekoak Valparaiso bisitatu du
2007ko apirilaren 30ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Aitor Sotes, Eusko Jaurlaritzaren ordezkari Estatu Batuetan
2007ko martxoaren 7an EuskalKultura.com-en argitara emana

Jaurlaritzak New Yorken Ordezkaritza zabaltzea erabaki du
2007ko otsailaren 21ean EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia