euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jaurlaritzak atzo onartuta, Euskal Etxeentzako dirulaguntzen 2015eko deialdia datozen egunetan argitaratuko da

2015/03/11

Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren egoitza, Gasteizen
Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren egoitza, Gasteizen

PUBLIZITATEA

Eusko Jaurlaritzak atzo asteartean argi berdea eman zion Euskal Etxe eta federaziei zuzenduriko 2015eko diru-laguntza deialdiari, Ohi bezala Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren bitartez bideratuko da deialdia eta datozen egunetan --martxoaren 18rako dago aurreikusia-- argitaratuko du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA/BOPV). Erne euskal etxeak, eskabideak aurkezteko hilabeteko epea deialdia EHAAn argitaratu eta biharamunean hasiko baita.

Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Batzordeak argi berdea eman zion atzo euskal etxe eta federazioentzako 2015eko diru-laguntza deialdiari. Diru-laguntzek 782.307€ko zenbatekoa dute. Laguntzak honako gastuak finantzatzea dute helburu: euskal etxeen egoera hobetzeko jarduerek eragindakoak (azpiegitura edo ekipamendua hobetzea); eta kanpoko euskal gizataldeen, horiek jaso zituzten herrialdeen eta Euskadiren arteko harreman sozial, ekonomiko eta kulturalak sustatzeko eta sendotzeko urteko programek edo jarduera zehatzek eragindakoak (jarduerak).

Atzo onartutako deialdia irekita dago mundu osoko 25 herrialdetan dauden 188 euskal etxeentzat.

Gogoratu eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango dela deialdia Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasita.  Argitalpen hori martxoaren 18an izatea espero da, adi egon!

 


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia