euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jaurlaritzak 2008ko laguntzen deialdi aurrerapena pasa die euskal etxeei; epea maiatzaren 16ean itxiko da

2008/04/07

Caracaseko Eusko Etxea
Caracaseko Eusko Etxea

PUBLIZITATEA

Euskal etxeentzako laguntzen aurtengo deialdiaren argitalpenak izan dituen atzerapenak direla eta, eta euskal etxeek beraiek hala eskatuta, Eusko Jaurlaritzak Diasporako elkarteei deialdi hauen behin behineko testuak helarazi dizkie, eskabideak prestatzen has daitezen. Euskal etxeentzako dirulaguntzak aurkezteko epea maiatzaren 16ean bukatuko dela aurreikusten da; larrialditarako laguntzen kasuan, eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 26ean itxiko litzateke. Aurten 20 euskal etxek teletramitazioa erabiliko dute eskabideak aurkezteko.
2008 urterako laguntza deialdia apiril erdialdean irekiko dela aurreikusten da, araudia Munduko Euskal Gizataldeen IV Biltzarrean proposatutako aldaketekin berritua izan delako, adierazi dute Eusko Jaurlaritzako Kanpoko Euskal Gizataldeen Zuzendaritzatik. Argibide hauen arabera, alde batetik, euskal etxeek eskatu zituzten aldaketa hauek, tramitazio prozesua errazte aldera, eta bestetik Jaurlaritzak berak beste aldaketa batzuk onartu ditu laguntzetako dirua hobeto banatu ahal izateko. Adibidez, ohiko gastuen atalak aurrerantzean aurrekontuaren %30a soilik hartuko du, horren ordez ekimen kulturalen atala indartzeko asmoz.

Laguntzen dekretu berria Euskal Herria Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA-BOPV) argitaratuko da, apirilaren 11an seguruenik, eta 2008ko ebazpena, 14ean. Atzerapen hau dela-eta euskal etxeek material hau aldez aurretik jasotzea eskatu dute, eskabideak prestatzen hasi ahal izateko. Jarraian Jaurlaritzak euskal etxeei bidali dizkien dokumentuak eta aldaketa garrantzitsuenen laburpen bat eskaintzen dugu. Larrialdi egoeratarako diru laguntzen kasuan, dekretua 2007aren berdina aurreikusten da eta ebazpena EHAAn argitaratuko omen da, apirilaren 23an.

Aurkezteko epeak eta teletramitazioa

Euskal etxeak berahala has daitezke eskabideak egiteko materiala prestatzen, baina dokumentazioa deialdi bakoitza EHAAn argitaratu ondorengo egunerarte ezingo dute aurkeztu. Aurreikuspenen arabera, eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 16ean bukatu da euskal etxeen laguntza deialdiaren kasuan eta maiatzaren 26ean larrialditarako laguntzen kasuan.

Bestalde aurten 20 euskal etxek eskatu dute teletramitazioa egin ahal izateko sinadura elektronikoa. Sistema honen bidez eskabideak internet bidez egin daitezke, prozesua azkartuz eta erraztuz.

Jaurlaritzak eskuragarri jarri dituen testuak honakoak dira:

-Resumen de los cambios en las subvenciones 2008 (gazteleraz)
www.lehendakaritza.ejgv.euskadi.net

-2008ko dirulaguntza Dekretua
www.lehendakaritza.ejgv.euskadi.net

-2008ko dirulaguntza Ebazpena
www.lehendakaritza.ejgv.euskadi.net

-2008ko premia larria daudenentzako dirulaguntza Ebazpena
www.lehendakaritza.ejgv.euskadi.net


Lotura interesgarriak

Euskara klaseetarako laguntzen ebazpena
EuskalKultura.com-en argitaratua 2008ko martxoaren 29an

2007ko laguntzan euskal etxeentzat: 1.400.000 euro guztira
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko irailaren 22an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia