euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jaurlaritzak 14 beka deitu ditu Kanpo Harremanen arloan, oinarriak Gasteiz, Brusela, Paris, NY, Santiago eta Bogotán

2024/07/11

Kanpo Harremanen arloko beka hauetarako epea uztailaren 12an hasiko da eta irailaren 12an bukatuko
Kanpo Harremanen arloko beka hauetarako epea uztailaren 12an hasiko da eta irailaren 12an bukatuko

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Kanpo Harremanen arloan gazteen formakuntzarako 14 beka deitu ditu Eusko Jaurlaritzak, EHAA buletin ofizialaren ostegun honetako edizioan, uztailaren 11koan, Europar Batasunerako eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren uztailaren 3ko Ebazpenean argitaratuak. Bekak 2024-2025 aldirako dira eta hiru modalitate dauzkate: sei beka Europar Batasunerako, lau Kanpoan den Euskal Komunitaterako, eta beste lau Kanpo Harremanetarako. Eskatzaile bakoitzak euretako bakar batera aurkeztu ahal izango du. 28 urte arteko gazteentzat dira. Diru zuzkidura 24.000 euro gordinekoa izango dute (kanpokoek) eta 16.000koa (Gasteizen direnek).

Europar Batasuneko beketan:
- Bi beka Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusian izango dira, Gasteizen
- Bi beka Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzan, Bruselan
- Bi beka Euskadiren Frantziako Ordezkaritzan, Parisen

Kanpoan den Euskal Komunitateetakoetan:
- Bi beka Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusian, Gasteizen
- Beka bat Euskadiren Argentinako Ordezkaritzan (Mercosur), Buenos Airesen
- Beka bat Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzan, New Yorken

Kanpo Harremanetakoetan:
- Bi beka Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusian, Gasteizen
- Bi beka Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako Ordezkaritzan (bat Santiagon eta bestea Bogotan)

Deialdiaren xehetasun guztiak Eusko Jaurlaritzaren webgunean kontsulta daitezke



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia