euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jatetxeen zerrenda berri batek Eneko Atxaren Azurmendi kokatu du Europako jatetxerik onena legez

2015/05/05

Eneko Atxa Larrabetzuko Azurmendi bere jatetxean lanean (argazkia Pablo Viñas-Deia)
Eneko Atxa Larrabetzuko Azurmendi bere jatetxean lanean (argazkia Pablo Viñas-Deia)

PUBLIZITATEA

Jakina da gustu kontuetan dena dela zilegi eta jatetxe eta sukaldari onenen zerrendak egiterakoan, gustuak gustu, elkarren artean oso desberdinak izan daitezkeen zerrendak osa daitezkeela. Baina zerbait gertatzen da euskal sukaldaritza eta sukaldariekin zerrenda horietako askotan leku gorenetan agertzen direnean. Atzo plazaratutako zerrenda berri batek Eneko Atxaren Azurmendi jatetxea Europako onena legez kokatu du. Zazpi euskal jatetxe hautatu ditu, orotara, Europako 'top 100'en zerrenda berriak.

Donostia-San Sebastian. Laugarren urtez plazaratu du Opinionated About Dining-ek (OAD) bere zerrenda hau eta euskal izenek gora baizik ez dute egin bertan. 2015eko ranking-a atzo aurkeztu zen Bartzelonan eta zazpi jatetxe, zazpi, dira euskal sukaldaritzak bertan sartu dituenak Europako gastronomiako onenen artean.

Hona Europako 100 onenen artean dauden euskal jatetxeak:

  • Azurmendi, Eneko Atxarena, Bizkaiko Larrabetzun, hau hautatu dute #1
  • Etxebarri, Bizkaiko Axpen, #10
  • Arzak, Juan Mari eta Elena Arzak-ena, Donostian, #33
  • Elkano, Gipuzkoako Getarian, #42
  • Mugaritz, Andoni Luis Aduriz-ena, Errenterian, #46
  • Martin Berasategui, Lasarten, Gipuzkoa, #54
  • Ibai, "jatetxe ezkutua", Alisio Garro-rena, Donostian, #79

Agerian dagoenez, elkarrengandik desberdinak diren zazpi jatetxe dira, egungo abangoardia sukaldaritzatik, erretegi klasikoetara, tartean Ibai bezalako jatetxe ezohikoak, Donostiarren artean ere jende askok ezagutzen ez duen jatetxea baita Ibai, hiriaren erdi-erdian baina publiko zabalarentzat ia ezkutuan ari dena. Guztiek partekatzen dituzten ezaugarri dira, ordea, sukaldaritza ona egitea, euskal eragin eta markaduna, bertako produktu freskoen presentzia ageriarekin.

Zerrendako podium aboslutoa honako hiru jatetxeek osatzen dute:

-Jatetxeen zerrenda osoa OADen webgunean



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia