euskal diaspora eta kultura
2013/05/17
PUBLIZITATEA
Asuncion, Paraguai. Asunciongo Jasone Euskal Etxeak Raul Amaralek idatzitako "Los Garay en la Cultura Paraguaya" (Garaytarrak Kultura Paraguaitarrean) liburua aurkeztuko du gaur ostirala, maiatzaren 17an, arratsaldeko zazpi t'erdietan, Historiaren Paraguaiko Akademian, erakunde honek Andres Barbero kalearen 230.ean, Artigas ondoan, daukan egoitzan.
Asunciongo euskal elkarteak bat egiten du liburu eta aurkezpen honekin euskaldunek eta euskal ondorengoek herrialde honetan iraganean eta gaur egungo bizitzan ere utzitako arrasto eta ekarpenak ikertu, bildu eta zabaltzearen alde daraman bidearekin, kasu honetan gainera Garaytarrak bezala "gure herrialdeari ekarpen neurtezina egin dion" familia garrantzitsu honen historia libururatuz.
Ekitaldia Asunciongo Euskal Etxea-Casa Vasca de Asuncion delakoak 2013rako ezarri duen kultur plangintzaren baitan behar da kokatu.
Gogora ekar dezagun Paraguaiko hiriburuko euskal etxeak egin berria duela maiatzaren 3an elkartearen Urteko Ohiko Batzarra, bertan lehendakari berretsirik Hector Izaguirre, eta lehendakariorde gisa Esddy Irigoitia, aurreko lehendakariorde Arturo Sasiainek kargua osasun arazoak medio utzi ondoren.
-Bertaratzeko asmoa baduzu, baitetsi mesedez 0992280570ra deituz edo emaila bidaliz euskalejasone@ymail.com helbidera
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus