euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jasone Agirre legebiltzarkidea partaide, torturari buruzko 'Bi arnas' dokumentala estreinatuko da ostiralean Buenos Airesen

2023/05/30

Bi emanaldi izango dira 'Bi arnas'ek: ostiralean, ekainaren 2an, Euskaltzaleak-en, eta astelehenean ekainaren 5ean, Gaumont zineman
Bi emanaldi izango dira 'Bi arnas'ek: ostiralean, ekainaren 2an, Euskaltzaleak-en, eta astelehenean ekainaren 5ean, Gaumont zineman

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Jasone Agirre legebiltzarkide bizkaitarraren eskutik, datorren ostiralean estreinatuko da Buenos Aires Hirian Iratxe Sorzabalen eta haren ama Mari Nieves Diazen historia hizpide duen "Bi arnas" dokumentala, Jon Mikel Fernandez Elorz donostiarrak zuzendua. EH Bilduko hautetsiak hiriburu argentinarra bisitatuko du egunotan, besteak beste 'Buenos Airesek EHa ospagai' kale festa erraldoian parte hartzeko, bertako lagunek gonbidaturik. Bi emanaldi izango ditu 'Bi arnas'ek, euskal etxeen zirkuitoan lehena eta hiriko zinema batean bigarrena.

"Bi arnas" filmaren lehen emanaldia Buenos Aireseko Euskaltzaleak euskaltegian (Bernardo de Irigoyen 826an) izango da, ekainaren 2an, ostiralean, 19etan, doako sarrerarekin. Aurkezpena EH Bilduko diputatu Jasone Agirrek egingo du eta, proiekzioaren ondoren, dokumentalaren egileekin solasaldia egin ahal izango da zoom bidez. Ekainaren 5ean, astelehenean, berriz, gaueko 20etan, Congreso auzoko Gaumont zineman (Rivadavia etorbidea 1635ean) proiektatuko da filma.


Jon Mikel Fernandez Elorzek zuzendutako "Bi arnas" filmaren trailerra

'Bi arnas' tortura testigantza bat da, bidegabekeriaren eta inoiz gertatu ez zen elkarrizketa baten isla. Maria amak torturatu duten Iratxe alabarekin hitz egiten du. Filmak torturak eragindako zauria ikusarazi nahi du, oraindik itxi gabe dagoena. Azken 50 urteetan torturatu dituzten euskaldunak ehunka izan arren, nahiz eta kasu gutxi aitortu ziren ofizialki. Filmak Nekane Txapartegi torturatuaren eta Francisco Paco Etxeberria auzitegiko medikuntzako mediku espezialistaren testigantzak ere jasotzen ditu. Azken horrek Euskal Herriko tortura kasuei buruzko txosten luzea egin du.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia