Mar del Plata, Argentina. Topaketa Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxean egingo da, otsailaren 16an, Laurak Bat-eko Jose Maria Gutierrez txistularia koordinatzaile. Egun osoan zehar 16 musikarik banakako eta taldekako saioetan hartuko dute parte euskal musikan sakontzeko. Zortzi euskal etxetako musikariak bilduko dira Mar del Platara, tartean, Tres Arroyoseko Hiru Erreka, San Nicolaseko Euzkal Etxea, Buenos Aireseko Euskaltzaleak eta Laurak Bat, Villa Mariako Euzko Etxea, Maipuko Anaitasuna eta Necocheako Euzko Etxea elkartekoak, Mar del Platako Denak Bat-eko anfitrioekin batera.
Tailerretan entzungo diren musika tresnak hauexek izango dira: trikitixa, panderoa, txistu eta danbolina, alboka, txalaparta, akordeoia, zeharkako flauta eta perkusio tresnak. Honako egitaraupean:
-9:00etan, harrera eta gosaria
-9.30etatik 10.30etara, bilera helburuak eta programa zehatzeko, Jose Gutierrez koordinatzaile
-10.30etatik 13:00etara: praktika
-13:00etan: bazkaria
-14.30etatik 17:00etara: praktika
-17:00etatik 18:00etara: Bateratze lana eta entsegu orokorra. Ekintza amaitzeko, musikariek euskal etxe anfitrioiak antolatuko duen Jaialdian joko dute.
Informazio gehiago eskuratzeko, FEVArekin kontaktatu behar da secretaria@feva.com.ar helbidera.