Simposio este viernes en la SNV de Necochea: “Compartiendo experiencias en la diáspora vasca”, con entrada libre. Necochea eta Argentinako eta beste herrialde batzuetako euskal ordezkariak, tartean AEB, Uruguai eta Argentinako euskal federazioateako presidenteak, hurrenez hurren Jean Flesher, Juan Pedro Arin eta Arantxa Anitua daudela, hartuko dute parte Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin, Kanpoan dagoen Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez buru, euskal diasporako ordezkari gehiagorekin datorren ostiralean Necocheako Euzko Etxean, Diasporaren errealitatea, ekarpenak eta geroa solasgai hartuko duen Simposimean "Bertako eta nazioarteko esperientziak, lotura eta proposamenak" izenpean. Aurreko belaunaldiengandik jasotako euskal ondarea aberatsa ondokoei hobeki pasatzeko esperientziak aipatuko dira, ekarpenak nabarmenduz, gaia eztabaidatuz eta proposamenak planteatuz.
Jardunaldia Necocheako Euzko Etxeko lehendakari Kiti Zubillagaren hitzek irekiko dute, segidan Gorka Alvarez hizlari (Eusko Jaurlaritza). Ondoren AEB, Uruguai eta Argentinako euskal federazioetako lehendakariek euren eskarmentua azalduko dute eta euskararen alorreko lana jorratuko da, Etxepare Euskal Institutua solaskide (hizlariak Monika Madinabeitia eta Kinku Zinkunegi), Mintzodromoak (Maite Bilbao, Marcial Agostini eta Ignacio Alustiza, Necocheako eskarmentuaz, eta Juan Yacomini, La Platakoaz), komunikazioaz EuskalKultura.eus-eko zuzendari Joseba Etxarri mintzatuko da, Necocheatik egindako ekarpen berezikiak jendaurretuko dira hala nola Hator Hona programa (Iñaki Bilbao eledun), euskal pilota (Joseba Bilbao eta Juan Stafforte), gastronomia (Adriana Strella) eta baita sagardogintza ere (Esteban Dabadie eta Diego Zubillaga). Azken txanpan, Xabier Zubillagak proposamen estrategikoak ekarriko ditu eta Necocheako Euzko Etxeak abendu azkenean Donostian egingo den Euskal Gizataldeen Mundu Batzarrera eramango dituen proposamenak aurkeztuko dira (Iñaki Bilbao), gogoeta, galdera eta ondorioekin bukatzeko.
Desde la organización de Euzko Etxea de Necochea señalan que pretenden lograr un encuentro ágil, con intervenciones breves, en el que los presentes puedan escuchar la opinión, puntos de vista y presentación de realidades y aportes novedosos en Necochea.
Antolatzaileek adierazi dute bilkura arin eta segitzeko erraza nahi dutela lortu, eta hizlari eta partaideek interbentzio laburrak egingo dituztela, bertaratzen direnek informazio, datu eta gogoeta berriak eta beste lekuetan egiten dituzten programa eta ahalegin desberdinen berri izan dezaten.
Hona egitaraua:
ESPERIENTZIAK PARTEKATZEN EUSKAL DIASPORAN.
Esperientzia Nazionalak eta Nazioartekoak. Lotura eta Proposamenak: Necochea, Argentina, Estatu Batuak, Uruguay
- Agurra: Cristina Zubillaga. Necocheako Euskal Etxeko lehendakari
- Jardunaldiaren aurkezpena: Gorka Álvarez Aranburu. Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaria
ARGENTINA, URUGUAI ETA ESTATU BATUETAKO ESPERIENTZIAK. Egungo errealitatea eta etorkizuneko espektatibak
- NABO: Euskaldunak Estatu Batuetan. Jean Flesher. NABOko lehendakaria
- FIVU: Euskaldunak Uruguain. Juan Pedro Arin, FIVUko lehendakaria
- FEVA: Euskaldunak Argentinan. Arantxa Anitua, FEVAko lehendakaria
LOTURAK EUSKAL DIASPORAN. Necocheako Euskal Etxearen esperientzia eta beste esperientzia batzuk
Euskararen bidezko loturak:
Etxepare - Euskera Munduan
- Monika Madeinabeitia. Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatzeko eta Zabaltzeko zuzendaria
- José Francisco Zinkunegi. Etxepare Euskal Institutuko Euskara Munduan Programako arduraduna
Mintzodromoa
- Maite Bilbao, Necocheako Euzko Etxeko Batzordeko kidea
- Marcial Agostini Zubillaga
- Ignacio Alustiza
- Juan Yacomini, La Platako Euzko Etxeko euskara irakaslea
Komunikazioa eta loturak euskal diasporan
- Joseba Etxarri, EuskalKultura.eus-eko zuzendaria
BESTE LOTURA BATZUK
Lotura trukeak eginez Euskal Herriarekin: “Hator Hona” programa
- Iñaki Bilbao, Necocheako Euzko Etxeko Zuzendaritza Batordekoa kidea
Lotura euskal pilotaren bidez: txapelketak - kirol egokitua
- Joseba Bilbao. Euskal pilota munduko txapelduna eta Euzko Etxeko Batzordeko kidea
- Juan Stafforte. Euzko Etxeko Batzordeko kidea eta pilota azpibatzordeko kidea
Lotura sukaldaritzaren bidez
- Adriana Strella
Lotura sagardoaren bidez
- Esteban Dabadie, Diego Zubillaga
DIASPORAREN PROPOSAMENAK
Aurretik aurkeztutako proposamenak
- Xabier Zubillaga. Euskal-Argentinar Garapen eta Kooperazio Institutuko zuzendari ohia
2023ko Munduko Batzarrerako Euskal Etxeko Proposamena
- Iñaki Bilbao. Euzko Etxeko Batzordeko kidea
Amaierako eztabaia: proposamenak, hausnarketak, galderak
Jardunaldiaren itxiera. Cristina Zubillaga, Necocheako Euskal Etxeko lehendakaria