euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Lauburu México' Pilota Eskola, ‘Mugarik gabeko pilota’ egitasmoaren sustatzaile eta euskal kirol honen harrobia

2024/12/20

David Alvarez eta Daniela Vargas Lauburu Mexico Pilota Eskolako arduradunak 2017an sortu zuten Daniela Vargas eta David Alvarez pilotari mexikarrek 'Lauburu México' izeneko Esku Pilota Eskola, Alvarezek esku huska, 36 metroko frontoian, Munduko Txapelketa irabazi zuenean. Baina kirolari mexikarrak ez zeuden bakarrik abentura handi honetan; beraien lagun Kepa Arroitajauregi pilotari iurretarrak lagundu zien proiektuarekin. “Arroitajauregi Munduko Pilota Kontseiluko ...

Gehiago irakurri...


Euskal musika Yurumarekin eta Urrundik-eko dantzari txiki eta handien lan ederra Paraná-ko Gizataldeen 33. Azokan

2024/12/20

Urrundik Euskal Etxeko dantzarien belaunaldi ezberdinak Gizataldeen Azokaren 33. edizioan Entre Ríos da, ziurrenik, migrazio-korronte gehien jaso zituen probintzia argentinarra. Horrek azaltzen du joan den asteburuan Paranan ospatu zen Gizataldeen Azokaren 33. edizioak bildutako partaidetza ugaria, komunitate mordoaren ordezkari. Antolatzaile, Paranáko Udala, Entre Ríoseko Unión de Colectividades eta Argentinako Gizataldeen Konfederazioa, eta gertalekua, ...

Gehiago irakurri...


Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxearen Ipuin Lehiaketaren zazpigarren edizioko irabazleei sari banaketa

2024/12/19

Lehen saria, María González Rouco, laugarren saria, Iparraldeko E.E.ko pilotari den Félix Fernández Duran, seigarre saria, Aldo Santiago Igarza eta zazpigarren saria, María Rosa Rzepka. Sarituek euren diploma jaso zuten Iparraldeko Euskal Etxean Epaimahaiaren erabakia pare bat astez geroratu ostean, suspensea amaitu eta Iparraldeko Euskal Etxeak antolatutako Ipuin Lehiaketaren zazpigarren edizioko irabazleen zerrenda plazararatu da. Sariak banatzeko ekitaldia eta zintzur-bustitzeaz ospatzea astearte iluntze honetan egin da, abenduaren 17an, euskal elkarte buenosairestarraren egoitzako Kultura Aretoan. Antolatzaileen esker oneko hitz laburren ...

Gehiago irakurri...


Ivan Zumalde euskal brasildarrak Sao Paulon sortutako Casa Gernika erakundea ‘Euskadi Solidaria’ ETB2ko lehenengo saioan partaide

2024/12/19

Sao Pauloko Casa Gernika GKE ETB2ko 'Euskadi solidaria' saioan Euskal telebista publikoaren bigarren kanalak uda ostean estreinatutako "Euskadi solidaria" programak "Vascos por el Mundo" saio ezagunaren antzeko formatua dauka, baina munduan bilatzen dituen euskaldunak zehatzagoak dira, izan ere, saioaren asmoa “euskal jatorrizko jendearen espiritu solidarioa islatzea" baita, "munduan zehar sakabanatuta dauden euskal boluntarioak, ...

Gehiago irakurri...


Pradalesek 2024a errepasatu du bere Gabon Mezuan eta aitzinatu ditu Lege Berria, Han-Hemen eta Interpretazio Zentroa

2024/12/19

Imanol Pradalesek Eguberritan lehendakariak zabaldu ohi duen Gabon Mezua helarazi dio Diasporari Imanol Pradales Diasporari zuzendu zaio lehendakari gisa lehena duen Gabon Mezuan eta kanpoan dauden edo bizi diren euskaldunei bere agiantzak bidali dizkie, 2024ak ekarri dituen momentu goren edo berezi batzuk gogoratuz, ilusioz ekinez Euskadik eta Diasporak elkarrekin aurre egin beharreko erronkei, eta aitzinatuz bide horretan aurreikus daitezkeen eta Jaurlaritzak eta munduko euskaldunak lankide garatzen joan ...

Gehiago irakurri...


Kolorea, poza, danborrada, musa, euskara, dantza, kultura eta konpromisoa Pergaminon Lagun Onak-en Urte Amaiera Jaian

2024/12/18

Pergaminoko Lagun Onak-en Urte Amaierako Festa handia, eskualdeko Mus Txapelketa barne, oso arrakastatsua izan zen Euskal etxeetako urte bukaerako jaiak, mahai baten inguruan esertzeko eta afari on bat partekatzeko unea izan ohi dira askorentzat, hilabetetan lan gogorren ibili eta gero, . Beste batzuetan, taldeek egindako lanaren erakustaile izan daitezke, gehienetan afari batek koroatua. Joan den abenduaren 7an, larunbatez, Pergaminoko Lagun Onak-ek antolatutako Urte Amaierako Festa Handiak, ...

Gehiago irakurri...


Olentzero munduko euskal etxeak ari da bisitatzen, Gabon giroa zabalduz eta urteari agur esaten hasteko

2024/12/18

Bi aste geratzen zaizkio 2024ari eta eta urte zaharrari ‘agur’ esateko festa eta despedida-ekitaldiak segitzen dute munduko euskal etxeetan. Bazkari eta afariak, mezak eta jaiotzak, kantu eta dantzak… eta euskal ikazkin maitatuenaren bisita. Ez daukate lan makala Olentzerok eta Mari Domingik Diasporan barreiatutako haurrak bisitatzen, euskal etxeetako txikientzako –eta hain txikiak ez ...

Gehiago irakurri...


Lapridako Lagunen Etxeak bere 35 urteen alde egin du topa Olentzero eta Mari Domingiren bisita jaso zuen festan

2024/12/17

Dantzari txikien taldea, Lagunen Etxearen lehendakari Eduardo Torry, Kantuz talde korala eta Olentzero eta Mari Domingiren bisita Lapridako Lagunen Etxea EEko kideen urte amaiera bizia izan da, ekitaldiz eta pozez betea. Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu zen eta, egun horietan amaitu zituzten euskal etxean aurtengo azken tailerrak. Baina abendu honetan baita ere, elkarteak 35 urte bete ditu. Epe honetan goiburu izan dute euren aurrekoak ohoratzea, eta haiek aukeratutako izena ohoratzen tematu dira: "Lagunen ...

Gehiago irakurri...


Jai hauetan, oparitu itzazu Diasporako euskaldunek egindako euskal zigiluko objektuak: hona zenbait proposamen

2024/12/17

Opariak egiteko diasporako ekintzaileen hainbat aukera: chutney, liburuak, edariak, portzelana, zeramika, gozokiak, disenuak... Badatoz jaiak! Euskal etxe askotan egiten hasiak dira urte amaierako bilera eta topa-egiteak, eta egun gutxi barru Gabonetako mahaian eseriko gara, ohiko ospakizuna senide edota lagunekin partekatzeko. Tradizioaren zati bat opari trukea ere bada. Beraz, oraindik zeure opariak erabaki ez badituzu, garaiz zaude oparitze original bat egiteko. Argentinako gure korrespontsaliak bertako Diasporako ...

Gehiago irakurri...


Askatasunaren Bideak atxikimenduak batu eta euskal standa gailen ibili zen 11. Liburuen Gauean, Harry Potter ardatz

2024/12/16

Ezkerretik eskuinera, Askatasunaren Bidea elkarteko Horacio Marotto, Martín Colombet, María Jesús Andrés, Mariana Fernández Castelli, Aluhé Flores eta Rosemarie Muglia, San Migueleko Liburuen Gauaren 11. edizioan jarritako standean Askatasunaren Bidea kultur elkarteak 11. Liburuen Gauarekin bat egin eta bisitari eta goraipamen ugari jaso zituen bere euskal standarekin abenduaren 6 eta 7an, ostiral eta larunbata, San Miguek hirian. Buenos Aires probintziako mendebaldeko hitzordu jendetsuenetako bat bihurtu den ekimen honek irakurzaletasuna sustatzea du helburu, bertako udala antolatzaile, Korridore ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia