euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal dantza tradizionala iritsi da Japoniara: Bideoa, japoniar talde batena, 'Baztan dantza' dantzatzen

2009/09/14

Japoniarrak 'Baztan dantza' dantzatzen
Japoniarrak 'Baztan dantza' dantzatzen

PUBLIZITATEA

Euskal dantzak munduko leku askotan dantzatzen direla jakina da, batez ere euskal komunitateek eusten diote tradizio honi. Orain, antza denez, badira gure dantzak biziarazten lagunduko digutenak, non eta Japonian. Sustatu.com eta Dantza.com web orrialdeek dantza eta dantzari batzuen bideoaren berri eman digute. Dantzariak japoniarrak dira eta dantza 'Baztan dantza' gisa aurkeztu dute. Dantza.com-ek Baztango mutil-dantza bat dela argitzen du, Billantziko, hain zuzen ere. Hona gure dantzen bertsio japoniarra.

Donostia, Gipuzkoa. Euskal dantzak Japoniara iritsi dira. Ez, ez da Japonian euskal etxe berririk zabaldu eta ez dago euskal dantzaririk bertan, baina bai ordea, 'Baztango dantza', hala deitu diote japoniarrek.

Dantzariak, ikus daitekeenez, japoniarrak dira denak, ez da tartean euskal dantzaririk eta Dantza.com-ek argitzen duenez, dantzatzen ari direna, euren estiloan bada ere, Baztango mutil-dantza bat da, Billantziko. Ez dirudi gaizki moldatzen direnik eta akaso laister, euskal errepertorio oso bat aurkeztuko digute akademia honetako ikasleek. Ikus bideoa eta norberak erabaki dezala zein nota merezi duten.

Japonia tribu urbano ugari dauden lekua izanik, hala nola mangazaleak, gotikoak, lolitak eta abar, nork daki denbora baten buruan euskal molde tradizional batzuk modan jarri eta txapelak eta abarkak ugalduko ote diren bertako bazterretan.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia