Tokio, Japonia. Egun interesgarriak Japonian euskal zinemarentzat, Tokioko Nazioarteko Zinemaldiak (TIFF) joan den ostiralean adierazi baitzion Estibaliz Urresolari bere '20.000 erle espezie' filmak Zinemaldiak aurten aurrenekoz ematen duen 'Ethical Saria' irabazi duela. Estíbaliz Urresola eta Isabel Herguera Tokion daude (Urresolak, saritua izan zela jakin bezain pronmto hartu zuen hegazkina) ekitaldi eta aurkezpenetan parte hartze, Euskal Leiho bat eta bost euskarazko titulu besapean etorri den dituen edizioan, bost euskal film berrehundik gora film artean, gehienak asiarrak, Asiako jaialdirik garrantzitsuenetakoa den honetan. Erakundeetatik, bertan dira Bingen Zupiria Kultura sailburua, Irene Larraza Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria eta Imanol Otaegi Etxepareko Kultura zuzendaria.
Estbaliz Urresolak asteartean jasoko du 'Ethical Saria'. Egunotako ekitaldiok, Japoniako zinemazaleak, euskara ikasle eta euskaltzaleak, Euskal Etxekoak eta Euskal Herria (emakumeek egindako) bere zinemaren bidez deskubritzen ari diren lagunak ari dira biltzen
Gaur astelehena, urriaren 30ean, Euskal Leihoaren aurkezpena egingo du izan ere Zupiriak TIFF barruan, Japoniako zinema industriako ordezkariak ere bertan izango direla, baita ere Japoniako euskal komunitateko ordezkariak, Etxeparek Tokioko Unibertsitatean sustatutako ikasle eta irakasleak eta Tokyo University of Foreign Studies-eko akademikoak. Bingen Zupiriak hitza hartuko du, euskal zinemak egun bizi duen urrezko aroa nabarmentzeko eta euskal kulturak gainerako kulturekin erlazionatzeko duen bokazioa nabarmentzeko. Ekitaldian Shozo Ichiyama TIFFeko programazio zuzendariak, Hiroyasu Ando Tokioko Nazioarteko Zinemaldiko presidenteak eta Irene Larrazak ere hitz egingo dute.
Urriaren 31n, asteartea, 'Etika Saria' emango diote Estibalitz Urresolari, '20.000 erle espezie' bere filmaren emanaldi berri baten ostean. Urresolak, saria eman ziotela jakin orduko hartu zuen hegazkina Tokiora asteburuan iritsi eta aste honetan, besteak beste, saria emateko ekitaldian egon ahal izateko.
Bisita Etxepareren irakurletzara
Azaroaren 2an, osteguna, Bingen Zupiria eta Irene Larrazak bat egingo dute hiriburu japoniarreko Tokyo University of Foreign Studies Unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura Eskolako ikasleekin. Hogeita hamar ikasle ingururekin egingo duten elkarretaratzean, euskal kulturarekin lotutako gaiak aipatuko dituzte. Tokioko Unibertsitate honetan Etxepare Euskal Institutuko irakurleak, aldi berean Tokioko Euskal Etxeko presidentea den Gari Ortigosak ere parte hartuko du, euskara eta euskal kultura Euskal Herritik 13.000 kilometro ingurura ikasten ari diren ikasle japoniar hauekin mintzatu eta elkarren ikuspuntuen berri izatearren.
Gogora dezagun 'Spotlight: Basque Cinema' zikloak bost euskal film aurkezten ari direla Tokion urriaren 23tik azaroaren 1era: '20.000 erle espezie / 20.000 erle espezie', Estibaliz Urresola Solaguren zuzendari, eman zion hasiera euskal leihoari, eta segidan etorri ziren Isabel Hergueraren 'El Sueño de la Sultana / Sultanaren ametsa'; ‘O corno/The Rye Horn’, Jaione Cambordarena; ‘Arnasa Betean, emakume zinemagileak / A Deep Breath, Women Filmmakers’, Rosa Zufía eta Bertha Gaztelumendi zuzendari; eta 'Konpainia onak / Emakumeen konpainian', Silvia Munt-ena.