Ehun inguru gonbidatu bildu zituen euskal etxe tandildarrak ‘Euskal Herriko tabernetako giroa berreskuratzeko asmoa’ duen Jantoki berria estreinatzerakoan. Pintxo-afarira, bazkide, lagun eta dantzariak elkartu ziren euskal menu tipiko bat partekatzeko. Ekintza berri ugari bultzatzeko asmotan sartu da erakundeko Zuzendaritza Batzorde berria, tartean maiatzaren 22an egingo duen Mus Txapelketa.
Tandil, Argentina. “Euskal Herriko tabernetako izpiritua berreskuratzeko asmoarekin” berritu berri duen ‘Jantoki’ bataiatu duen aretoa estreinatu zuen Tandilgo Gure Etxea-k apirilaren 25ean, pintxo-afari batekin izan ere. Jantokia euskal etxearen egoitzako behe solairuan dago –pasa den urte amaiera arte publikoari irekitako jatetxea zegoen lekuan– eta hemendik aurrera instituzioak berak kudeatuko du, erakundearen barruko ekintzak antolatzeko, beti ere euskal menu eta giroa eskainiz.
Mus Txapelketa
Euskal etxeak aurrera daramatzan ohiko jarduerez gain –tartean dantza eta euskara klaseak– beste proposamen batzuk ere antolatzen ari da instituzioko Batzorde Berria datozen hilabeteetarako. Honekin lotuta maiatzaren 22an, asteburu luzearen bezperan, Barne Mus Txapelketan parte hartzera gonbidatu ditu bazkideak, Gure Etxea-k.
Zuzendaritza Batzorde berria
Aipatutako berriekin batera, Gure Etxeak apirilaren 10ean eginiko Ohiko Biltzar Orokorrean gauzatutako hauteskundeen emaitzak pasatu dizkigu. Hona elkarteko Zuzendaritza Batzorde berritua osatzen duten lagunen zerrenda:
-Lehendakaria: Maria Lidia Harguindeguy
-Lehendakariordea: Esteban Kain
-Idazkaria: Graciela Alicia Confalonieri
-Idazkariordea: Jorge Mario Etchegoin
-Agiri-idazkaria: Alicia Gardey
-Diruzaina: Facundo Etchegaray
-Diruzainordea: Mercedes Martin
-Batzordekide Titularrak: Martín R. Harguindeguy, Marcos Castillon, Cecilia Marta Lejarreta, Barbara Azpiriz
-Batzordekide Ordezkoak: Iñaki Andraca, Ines Olazabal, Maria Angelica Gomez, Ma. Teresa Rodenas y Mutuberria
-Kontu Ikuskatzaile Titularrak: Gustavo Etchegaray, Roberto Lejarreta, Miguel Herrera
-Kontu Ikuskatzaile Ordezkoak: Jose Ma. Etchegoin, Carlos Rodríguez
-Ohorezko epaimahaia: Isidro Legarreta, Jose Berrozpe, Micaela Mutuberria
-Ohorezko epaimahai ordezkoa: Ma. Del Carmen Dindart de Legarreta, Santos Conforti