euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Janet (Carrica) Indak 2021eko 'Bizi Emankorra' saria jaso du Renon, NABOk eta bertako Zazpiak Bat-ek ohoraturik

2021/07/22

Zinez hunkituta jaso zuen Janet Carrica Indak larunbatean NABOren 'Bizi Emankorra' 2021 saria
Zinez hunkituta jaso zuen Janet Carrica Indak larunbatean NABOren 'Bizi Emankorra' 2021 saria

PUBLIZITATEA

Reno, Nevada, AEB. Emozio handia eta txalokada ederra joan den larunbatean, uztailaren 17an, NABOko lehendakari Philippe Acheritogaray sanfrantziskotarrak aurtengo 'Bizi Emankorra' saria bertako Janet (Carrica) Inda-ri eman zionean, Renoko Zazpiak Bat Euskal Etxea antolatzaile duen Urteroko Euskal Festaren baitan. Gogora dezagun 'Bizi Emankorra' NABOk eman dezakeen saririk preziatuena dela eta bizitza osoan AEBko euskalgintzan eta euskal komunitatearen aldeko zerbitzuan nabarmendu dutenei ematen zaiela.

Nevadan aita bankarra eta ama danimarkarra jaiotako Janet Carrica Inda 1973-74an NABOren sorrera sustatu eta ahalbidetu zuen pertsonetakoa izan zen, besteak beste Miren (Rementeria) Artiach eta Al Erquiagarekin batera. Denborarekin, Janet federazioak dauzkan lau kargu hautetsietatik pasatuko zen, hori bete duen bakarra orain arte, NABOko idazkari, diruzain, lehendakariorde eta lehendakari izan baita, NABOko aurreneko lehendakari emakumea ere izanik.

Bere ibilbide osoko merezimenduen aurrean, NABOk berari eta Boiseko Miren Rementeria Artiach-i 2021eko Bizi Emankorra saria ematea erabaki zuen joan den martxoan. Boisekoa izanik, Mireni bi asteren buruan emango diote Boisen. Hona emanaldiko bideoa, joan den larunbatean.


Emanaldia eta NABOko lehendakari Philippe Acheritogarayren eta Janeten hitzak (irudia NABO Astero)

Zorionak eta mila esker, Janet!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia