euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jaio zirela ehun bete direnean Debabarrenako sei pilotari gogora ekarri dituzte artikulu batean

2010/08/09

Miami Jai-Alaiko egungo irudia (argazkia EuskalKultura.com)
Miami Jai-Alaiko egungo irudia (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Orain gauden 2010. urte honetan Guillermo Amuchastegui , 'El Monarca' eta 'El Milagro de la Pelota', puntista imitaezin ondarroarra jaio zeneko mendeurrena ospatzen ari da Bizkaian, bertako zenbait eragile publiko eta pribatuen eskutik. Karia horretara, eta Amuchasteguiren balio handiak aitortuz eta omenaldia ere sostengatuz, duela ehun urte jaiotako beste dozena erdi bat pilotariren gomuta ekarri nahi izan dute Miguel Angel Bilbaok eta Eusebio Gorritxategik artikulu batean, garai berean eta kantxa beretsuetan ibili ziren Debabarreneko sei puntistarena.

Mutriku, Gipuzkoa. Artikulua, gaztelaniaz eman da argitara Donostiako El Diario Vascon, baina norbaitentzat interesgarri izan zitekeelakoan hona ekarri nahi izan dugu erreferentzia. Artikuluak aipatzen dituen pilotariak hauek dira, guztiak mutrikuarrak --Etxaburu Badiola kenduta, hau ondarroarra-- eta Ameriketako eta munduko frontoietan zinez ibiliak: Angel Iturrrino Pagoaga 'Benitin' edo 'Galenito', Roque Maguregui Agirregomezkorta 'El Hércules de Motrico' eta 'El piano', German Galarraga Ezenarro, Juan Bautista Etxaburu Badiola 'Sorpresa', Saturnino Barrenetxea Ituarte 'Satur', Ignacio Ulacia Elezgarai 'Traputxo', eta Esteban Urreisti Etxeberria.

Artikulua, bere bertsio originalean hemen irakur daiteke



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia