euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jaialdi atzeratuta, Athletic-en Boiseko 2021rako bira ere 2022ra pasatu da; taldeak Superkopa irabazi zuen atzo

2021/01/18

Athleticek Bartzelonari irabazi eta Superkopa irabazi zuen atzo. Boisen "Kuadrilla 2020" elastikoak salgai, etekinak Covid-19aren kontra
Athleticek Bartzelonari irabazi eta Superkopa irabazi zuen atzo. Boisen "Kuadrilla 2020" elastikoak salgai, etekinak Covid-19aren kontra

PUBLIZITATEA

Boise, AEB. Joan den ostegunean hartu zuten antolatzaileek Boiseko Jaialdi 2021 euskal-amerikar elkarretaratze eta festa erraldoia beste urtebete atzeratu eta 2022an egiteko erabakia, eta ostiral goizean jakinarazi zuten, Euskal Herriko iluntzean. Erabaki honen ondotik, Jaialdi aurreko asteburuan Bilboko Athletic-en partida antolatzen ari zen "Basque Soccer Friendly" taldeak ere adierazi du euren ekitaldia ere urtebete atzeratuko dela.

"Kaixo Kuadrilla (sic) eta 'Basque Soccer Friendly'ren lagunok. Dakizutenez, datorren udan Boisen futbol profesional gehiagoz gozatzeko itxaropena geneukan. Hala ere, Covid-19aren infekzio tasaren hazkundeak eta atzerapenak txertoak zabaltzen, hemen baina baita mundu osoan ere, Basque Soccer Friendly berriz ere atzeratzera behartzen gaituzte. Markatu gorriz zuen egutegiak, gure planak 2022an itzultzea baitira", jakinarazi dute ohar batean.

'Basque Soccer Friendly'ko antolatzaileek gogora arazten dute indarrean segitzen duela "Kuadrilla 2020" logodun elastikoak saltzeko kanpainak. Izan ere, Athletic-en Boiseko futbol partidaren lehenengo data 2020ko uda zen, eta ondoren Covidagatik Jaialdi eta partida atzeratu egin ziren 2021era, eta orain bigarrenez 2020era. 2020ko prestatu ziren elastikoak ari dira orain saltzen, 20 eurona, etekinak Covidaren aurka lehen lerroan borrokan ari diren langileen alde, St Luke Ospitaleko Laguntza Fondoaren bidez.

Athleticek Superkopa irabazi du Bartzelonaren aurka 2-3


Partidaren laburpena

Poztasun itzela, bestalde, atzo igandea Boiseko Athletic-en Peñako kideen artean eta mundu osoko zale zurigorrietan Athleticek Bartzelonari 2-3 irabazi ostean, Españako Superkopa berenagaturik. Athleticen Idaho, Kalifornia, Floridako Peñek, nazioarteko gainerako peña eta athleticzaleekin batera, gogotsu partekatu zuten Sevillako La Cartuja Estadioan Espainiako Superkoparen garaipena, Messi partidaren azkenean txartel gorriz kanporatuta Villalibreri pilotarik gabeko kolpe bat eman ostean. Zorionak!

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia