euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jai giro ederra eta 120 bat gonbidatu Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxearen 94. urteurren festan

2016/02/25

Menu aparta, dantzak, giro ederra eta 120 gonbidatu Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxearen 94. urteurren jaian
Menu aparta, dantzak, giro ederra eta 120 gonbidatu Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxearen 94. urteurren jaian

PUBLIZITATEA

Capitan Sarmiento, Buenos Aires, Pergamino eta Jose C. Paz hirietako lagunek bat egin zuten Arrecifeseko euskal gizataldearekin euren euskal etxearen 94. urtebetetzea ospatzeko. Afariaren baitan zorion agurrak eta opari bereziak jaso zituen Buenos Aires probintziako zaharrenetakoa den euskal elkarte arrecifestarrak.

Arrecifes, Argentina. Urteari hasiera emateko, bere urtebetetzea ospatu du Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeak azken larunbat honetan. Festak, “otsaileko klasiko bat” bihurtuta, beste hiri batzuetako lagunak bildu zituen, tartean Capitan Sarmiento eta Buenos Airesekoak eta baita Pergaminoko eta Jose C. Pazeko euskal etxeetako ordezkariak ere.

Afarian, Buenos Airesko Euskaltzaleak Euskaltegiak eta General Rodriguez-ko Eusko Aterpea-k bidalitako zorion agurrak irakurri ziren. Halaber, bi opari berezi jaso zituen elkarteak. Alde batetik, behin baino gehiagotan instituzioko lehendakari izan zen Roberto Hernandorenaren alabak, Graciela Hernandorenak, lauburu brodatu bat egin eta eman zion Euskal Etxeari; bestetik, Jose C. Pazeko  ‘Joseba Etxeberria’ Athletic Klub Lagunarteak Klubeko armarria, egurrean landua, oparitu zion Euskaldunak Denak Bat-i.

Lagunak laguntzeko ere etorri ziren eta euretako batzuk euskal dantzak aurkeztu zituzten gainerako gonbidatuen aurrean; honela, ‘Kalejira’, ‘Fandango’ eta ‘Kontradantza’ eskaini zizkion Pergamino, Jose C. Paz eta Arrecifes bertako dantzariek osatutako taldeak bertaratutako publikoari. ‘Zorionak zuri’ abesteko momentuan, urtebetetze tarta eta brindisa partekatu zituzten bildutakoek. Antolatzaileek hitz batzuk zuzendu zizkieten bildutakoeii eta gonbidapena luzatu zieten euskal etxean urtean zehar garatuko diren ekintzetan –abesbatzan, dantza klaseetan eta euskara tailerretan–  parte hartzeko.

Jaia ordu txikiak arte luzatu zen Gustavo Peralta arrecifestarraren musika ikuskizunarekin.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia