Sydney, Australia. Jacob Elordi (Brisbane, 1997) aktore australiarra bere karrerako une oso goxo batean dago, bera protagonista duen Netflixeko The Kissing Booth filmak proiekzio ikaragarria eman baitio mundu osoan. Aste honetan, ordea, hedabide batzuk bere eskabidea islatzen zuten, ingelesezko Wikipediak "espainiar jatorrikoa" dela esaten baitzuen (ikus berria ingelesez edo gaztelaniaz) eta hori zuzen jartzeko eskatu zion Wikipediari, bera "euskal jatorrikoa" baita. Wikipediak eskaera onatu eta testua aldatu du.
Hau da elkarrizketa zuzenean GQ aldizkariarekin. Zuzen jartzeko eskaera 5'49"an egiten du
Izan ere, Wikipediak bere bi eskabideak haintzat hartu (hiru arreba ditu eta Wikipediak bi zituela ere esaten baitzuen) eta berehala onartu dizkio, eta momentu honetan "euskaldunen ondorengoa" dela jasotzen du ingelesezko edizioan (Elordi is of Basque descent. He has three older sisters). Gaztelaniazko Wikipediak ez zuen agertzen informazio hau idazterakoran sarrera bukaturik Jacob Elordiz.
"Aitonak itoko ninduke jakingo balu jarri dutela espainiar jatorrikoa naizela", esana zuen aktoreak.