euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Izendapenak Nafarroako Gobernuan Diaspora eta Kanpo Ekintzari dagokien departamentu eta bulegoei dagokienean

2023/08/30

Felix Taberna Nafarroako Gobernuko lehen presidenteorde berria gaur goizean izendapenen berri ematen
Felix Taberna Nafarroako Gobernuko lehen presidenteorde berria gaur goizean izendapenen berri ematen

PUBLIZITATEA

Iruña/Pamplona. Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen ostean eta Foru Parlamentuak Maria Chivite Nafarroako presidente berretsi ondoren [hirutariko gobernuko buru PSN, Geroa Baik eta Contigo-Zurekin partaide, EH Bilduren oniritziz kanpotik], pixkanaka osatzen joan da Nafarroako Gobernu berriaren organigrama legegintzaldi berrirako, aldaketa handirik gabe gure alorrean, esan beharko. Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara Departamentua arduratzen da Gobernuaren baitan munduko nafar etxeekiko harremanez, eta bertako buru Ana Ollo Hualdek errepikatzen du, Gobernuko presidenteorde eta departamentu honetako kontseilari karguekin.

Iruñeko Arrieta kaleko 19. zenbakian du egoitza departamentuak. Ollo kontseilariaren Kabinetea osatzen dute, sailburuarekin buru belarri lanean, Jesús Iribarren Corera Kabineteko buruak, Amaya Huarte del Río Kabineteko idazkariak eta, laguntzaile moduan, Luis Carmona Juanmartiñenak eta Ignacio María Ros Morencosk hurrenez hurren. Ikus organigrama.

Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara Departamentuko parte da Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusia, eta berea du Nafarroako diasporari arreta berezia emateko ardura zuzena. Legealdi berrian, Sergio Pérez Garcíak segituko du zuzendari nagusi gisa, Iruñeko Yanguas y Miranda kaleko 27. zenbakitik. Gaur bertan, asteazkena, abuztuaren 30a, onartu du bere izendapena Gobernuak.

Bilkura horretan bertan, Nafarroako Gobernuak Cristina Arcaya Sánchez izendatu du Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara Departamentuko idazkari nagusi tekniko.

Pello Pellejero Goñi, Kanpo Ekintzako Zuzendaritza Nagusi barruko Eskualdeen arteko Lankidetzaren eta Kanpoko Herritarren Zerbitzuko burua da, eta berarekin dauzka lankide Iñaki Xabier Martínez de Virgala Lusarreta (Kanpoan Diren Herritarrekiko Harremanetarako Ataleko buru) eta Marina Roncal Delgado (Eskualdeen arteko eta Mugaz Gaindiko Lankidetzaren Ataleko buru). Ikus organigrama.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia