euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Izaskun Moyua Emakundeko zuzendariak Argentinako Emakume Abertzale Batzaren urteurrenean parte hartuko du Buenos Aires eta Rosarion

2008/06/05

Emakundeko ordezkaritza eta Argentinako Euskadiren ordezkaria Lan Ministerioaren Berdintasunerako Hiruko Batzordearen lan taldearekin
Emakundeko ordezkaritza eta Argentinako Euskadiren ordezkaria Lan Ministerioaren Berdintasunerako Hiruko Batzordearen lan taldearekin

PUBLIZITATEA

Izaskun Moyua, Emakundeko --Emakumearen Euskal Erakundea-- zuzendaria, Argentinan da joan den astelehenaz geroztik, herrialde honetako agintari eta elkarteekin bildu eta emakumearen arloko esperientziak partekatu asmoz. Bertako zenbait agintari eta ekileekin biltzeaz gain, Moyuak Argentinan 1938ko abuztuan (Buenos Airesen) eta azaroan (Rosarion) sortu zen Emakume Abertzale Batza (EAB) elkartearen 70. urteurreneko ekitaldietan parte hartuko du, etzi Buenos Airesen eta etzidamu Rosarion.

Buenos Aires, Argentina. Izaskun Moyua Argentinan da eta zenbait hitzordu bildu ditu bere agendara, bertako elkarte eta agintariekin emakumearen alorreko gaiak lantzeko. Hogei urte betetzen dituen Emakunde Euskal Herrian gizon eta emakumeen arteko egiazko berdintasuna lortzeko helburuarekin sortu zen. Moyua zuzendariaren bidai-egitaraua oso zabala izaten ari da. Argentinako Emakume Arloko Nazioarte Harremanetarako Ordezkaria den Magdalena Faillace enbaxadorearekin egin zuen bilerarekin hasi eta Emakumeen Batzar Nazionaleko ordezkariekin eta lan arloko berdintasunerako arduradunekin ere bildua da egunotan Moyua.

Gaur Kongresu Nazionalean hartuko dute Emakundeko zuzendaria. Bertan Patricia Vaca Narvaja, Diputatu Ganberako lehendakariordearekin bilduko da, baita lehen diputatu tehuelchea den Rosa Laudelina Chiquichanorekin, eta Emakumearen Batzordeko buru den Juliana Di Tuliorekin. Horrekin batera, Izaskun Moyuak ponentzia bat eskainiko du INADIk (Instituto Nacional contra la Discriminación, la Xenofobia y el Racismo, Argentinako Justizia, Segurtasuna eta Giza Eskubideen Ministerioari atxikia) antolatutako Consenso de Estado Contra la Discriminación por Género: hacia la Igualdad Real entre Mujeres y Varones delako programaren barruan.

Emakume Abertzaleen Batzaren 70 . urteurrena

Emakunderi buruzko informazio gehiago, hemen.


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia