euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Izaskun Landaida eta Sara Pagola, Argentinako Gobernuko 'Mujeres Produciendo' aldizkari berriaren lehenengo zenbakian

2021/03/12

‘Mujeres produciendo’ (Emakumeak ekoizten) aldizkariak
‘Mujeres produciendo’ (Emakumeak ekoizten) aldizkariak

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Emakumeen hilabetean estreinatu du Argentinako Produkzio Garapenerako Ministerioko Generoko Kabineteak ‘Mujeres produciendo’ (Emakumeak ekoizten) aldizkari berria. Generoko Kabineteko koordinatzailea den Paula Basalduak gonbidaturik, Izaskun Landaida Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak eta Sara Pagola Euskadiren Argentinarako ordezkariak “La igualdad, un trabajo en equipo” (Berdintasuna, talde lana) testua sinatzen dute aldizkariaren lehenengo zenbakian.

Azken 30 urteotan Euskadin egin den berdintasunaren aldeko lana nabarmentzen dute Landaidak eta Pagolak artikuluan. Eta beste datu batzuen artean 2005ean Eusko Legebiltzarrak onartutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea mugarria izan zela aipatzen dute.

Emakundek lortu duen nazioarteko proiekzioa ere biltzen dute artikulura. Batetik, ‘Indarkeria pairatzen duten Emakume eta Neskentzako Oinarrizko Zerbitzuei buruzko Nazio Batuen Mundu Programa’n euskal erakundeak duen partaidetza aipatuz eta bestetik Nazio Batuen Erakundeak 2015ean Argentinan antolatutako genero berdintasunari buruzko jardunaldietan izan zuten partaidetza gogora ekarriz.

Gogora dezagun aldizkari berriak hiru helburu nagusi dituela: ‘Garapenaren arloan genero berdintasuna lortzeko orain arte egin diren ahaleginak ezagutaraztea”; “ekoizpenaren arloan egin behar diren debateei aurre egitea”; eta “eguneroko eztabaidak bultzatzea, batez ere gizartean eta eremu produktiboan sortu behar direnak”.

‘Mujeres produciendo’ hemen irakur daiteke. Landaidaren eta Pagolaren artikulua 42-43 orrialdetan dago.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia