euskal diaspora eta kultura
2008/10/06
PUBLIZITATEA
Erroma, Italia. Izaskun Bilbao Eusko Legebiltzarreko eta Europako Eskualdeetako Parlamentuen Batzarreko lehendakariak hitzarmena sinatu du gaur Erroman Marina Ponti Nazio Batuen Milurterako Helburuen Kanpainako arduradunarekin. Akordio honen bidez Euro Eskualdeetako parlamentuek laguntza eskainiko diote kanpaina honi. Kanpainaren helburuak pobreziaren aurka lan egitea eta munduko herri azpigaratuetako biztanleen bizi baldintzak hobetzea dira, besteak beste.
Honezaz gain Erroman Bilbaok bilera bat egingo du Gherardo Casini, Nazio Batuen Gizarte eta Ekonomi Arazo Sailaren baitango Parlamentuetarako Teknologia Berrien Nazioarteko Egitasmoko arduradunarekin.
New Yorkeko euskaldunekin
Italiako hitzorduak bete ostean Bilbaok Ameriketarako bidea hartuko du eta New Yorkera joango da. Han bertako euskaldunekin bilduko da bihar bertan New Yorkeko Eusko Etxean. Europako Eskualdeetako Parlamentuen Batzarren arloko hainbat bilera eta hitzordu izateaz gain, Bilbaok Josune Amunarriz artista hondarritarrak Sagar Handiko Reina Sofía Institutuan izango duen erakusketaren inaugurazioan parte hartuko du.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus