euskal diaspora eta kultura
2012/10/29
PUBLIZITATEA
Berlin, Alemania. Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena gogoan, "Gernika Deutsch-Baskischer Kulturverein – Berlingo Euskal Etxea“ elkarteak Euskal Zinemaldia abiatuko du bihar Alemaniako hiriburuan.
Jaialdiari hasiera emango dion filma 2010ean eginikoa da, baina Gerra Zibilaren garaietaran eramango ditu ikusleak: “Izarren Argia” luzemetraiak gerra ostean emakume errepublikarrek kartzeletan jasan behar izan zituzten tratu txarrak salatzen ditu. Emanaldiaren osagarri, Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiko zuzendariak hitzaldi bat emango du, "Gerra Zibila eta zinema Euskal Herrian" izenburupean.
Horrez gain, euskal zinemaren egitarauan proposamen ugari daude: “Bertsolari”, ahozko inprobisazioaren sekretuak erakusten dituen dokumentala; Fermin Muguruza abeslariaren “Zuloak” luzemetraia; “Gartxot” animazioazko lana, eta makina bat film labur, horien artean "Tarantela", Berlinen bizi den Aitor Auzmendi zuzendari gaztearena (berak aurkeztuko du lana).
EGITARAUA
Asteartea, urriak 30
-"IZARREN ARGIA", Euskal Herria, 2010, Zuz.: Mikel Rueda, 90 min. Eusk. ingelesezko azp. 20:00etan.
1938, Saturrarango emakumeen kartzela Kantauri itsasoaren ertzean. Mojen ardurapeko kartzela hori Espainiako Gerra Zibilean jazotako ankerkeriarik basatienaren lekuko izan zen. Victoria, errepublikar baten alarguna, ahizpa eta semearekin batera sartuko dute kartzelara. Kartzelako zuzendariak, Vallejo doktorearen komunismoa garaitzeko teorien jarraitzaile fidela bera,. Etsitako amak ihes egiten saiatuko dira. Semea berreskuratzeko itxaropenak baino ez ditu mantenduko bizirik.
Asteazkena, urriak 31
-"BERTSOLARI", Euskal Herria, 2011, Zuz.: Asier Altuna, 90 min. Eusk. ingelesezko azp. 20:00etan.
Bertsolariak euskaraz abestutako bat-bateko bertsoak sortzen ditu. Ahozko tradizio hau denborarekin aldatu eta garaietara egokitu da. Hala, belaunaldi gazteenekin ere konektatu du, eta azken txapelketan 14.000 ikusle bildu zituen. Estetika soileko artea izan arren, oraindik ere harrigarria gertatzen da gauza ikusgarriz eta efektu bereziz betetako garai honetan. Asier Altuna zuzendariak aurkeztuko du bere filma.
Osteguna, azaroak 1
-17:00tan: HITZALDIA. "Gerra Zibila eta zinema Euskal Herrian" (gazteleraz). Joxean Fernandez, Euskadiko Filmategiko zuzendaria. Lekua: Werkstatt der Kulturen-en, Wissmannstraße 32, 12049 - Neukölln. 1937ko Gernikaren bonbardaketa bezalako gertaera konkretuetatik abiatuz, begiratu bat emango zaio bai euskal zinemagintzari orokorrean, zein gerra zibilak Euskal Herrian izandako eragin eta islari.
-20:00tan: LABURMETRAIEN GAUA. 14 film labur, (Moviemento Kino-n). Euskal Herria, 2001-2011, guztira 130 min. Eusk. alemanezko azp. Euskadiko Filmategiko zuzendari Joxean Fernandezek aurkeztua.
Ostirala, azaroak 2
-“ZULOAK”, Euskal Herria, 2012, Zuz.: Fermin Muguruza, 90 min. Eusk. ingelesezko azp. 20:00tan.
Fermin Muguruza kantariak bere azken Musika-Dokumentala aurkeztuko du. Zuloak emakumez osatutako rock-talde bati buruzko filma da. Bertan ikus daiteke nola sortu duen Arrate Rodriguez artistak musika talde bat Andy Warhols-en “Factory”-ren gisara; eta nola egin duen “Zuloak” taldeak oholtzarainoko bidea. Fermin Muguruza zuzendariak aurkeztua
Larunbata, azaroak 3
-20:00tan: 3 FILM LABUR: Tarantela (2012), Zeinek Gehiago Iraun (2011. Eusk. alemanezko azp.) eta Daisy cutter (2010, Eusk. alemanezko azp.)
-GARTXOT, Konkista aintzineko konkista. Euskal Herria, 2011, Zuz.: Juanjo Elordi & Asisko Urmeneta, 90 min. Eusk. ingelesezko azp. U. Asisko
“Tragedia erromantikoaren atzean gai asko aurkeztuko dizkigu, Euskal Herriaren historia hobeto ulertzen lagunduko digutenak: euskararen galera nola eta zergatik hasi zen, XII. mendean Nafarroan boterea zeinen esku geratu zen eta zergatik, zer garrantzia zuten Bardoek...” (Asisko Urmeneta). Asisko Urmeneta zuzendari eta marrazkilariak aurkeztua
-21:00tan: ZULOAK-EN KONTZERTUA. Clash-en.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus