euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Izarrak eta nazioarteko filmerik berrienak hartuko ditu Donostiak ostegunetik aurrera Zinemaldiaren 55. edizioan

2007/09/17

Aurtengo Donostiako Zinemaldiaren afitxaren irudia
Aurtengo Donostiako Zinemaldiaren afitxaren irudia

PUBLIZITATEA

Richard Gere eta Liv Ullmann aktoreen bisita izango da aurtengo Donostiako Zinemaldiaren gertakari nagusienetakoa, filmeen artean ikusleak liluratzen dituen harribitxi hori agertu bitartean, behintzat. Bederatzi egunetan zinea izango da nagusi Donostian, Zinemaldiak prestatu duen egitarau mardulari esker. Sail Ofizialeko lehian ariko diren filmeez gain, Zinemaldian bere tartea izango dute Europako iparraldeko zineak; Henry King eta Philippe Garrel zuzendarien lanen atzerabegirakoak edota finantziazio bila dabiltzan 'En Construcción' saileko luzemetraiak.
Paul Auster idazle eta zinemagilea izango da aurten Donostiako epaimahaiko buru eta Pernilla August, Nicoletta Braschi, Bahman Ghobadi, Eduardo Noriega, Susú Pecoraro eta Peter Webberrekin batera Sail Ofizialeko zein filmek irabazten duen Urrezko Maskorra erabaki beharko du. Sail honetako argi eta zalapartatik aldenduta, baina ikusleen kuttuna izan ohi den sekzioan bilduta, Zabaltegi saileko filmeek aurten munduan egin den zine berritzaile eta orijinalena ikusteko aukera emango dute. Perlak atalean Julian Schnabelen Le scaphandre et le papillon edota Kasi Lemmonsen Talk to Me filmeak izango dira ikusgai. Zabaltegik zuzendari gazteei ere tartea emango die, eta Die Anruferin (Felix Randauk) eta The Bird Can’t Fly (Anna Threes) izango dira ikusgai.

Euskal Zinema eta Europa Iparraldeko filmeak

Aipagarria da baita ere Horizontes Latinos saila, Latinamerika eta Espainiako lanak biltzen dituena. Euskal Herrian eginiko zineak ere tarte berezia izango du, Euskal Zinemaren Egunean.

Atzerabegirakoen arloan, Henry King zuzendari klasikoak eta Thierry Garrel frantsesak bana izango dute. Azkenik, azken urteetan Europako Iparraldean egiten ari diren zineak ere atzerabegirakoa merezi izan du antolatzaileen aburuz, Sukar Izoztua izenburupean.


Lotura interesgarriak

Zinemaldiaren webgunea
www.sansebastianfestival.com

Aurreko urteko Donostiako Zinemaldia
EuskalKultura.com-en argitaratua 2006ko irailaren 21ean


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia