Comodoro Rivadavia, Argentina. Patagoniako Euskal Etxeetan zaharena denak 100 urte beteko ditu maiatzaren 23an eta bere baitandik sortutako diseinu bat izango du efemerideko ikur. Egilea, Wanda Bazán gazte euskal comodorotarra, elkarteko gazte atxiki eta engaiatua, zuzendaritza batzordeko kidea, dantzaria eta txikien dantza taldeko zuzendaria. Orain, gainera, urte osoan zehar garatuko diren ospakizun eta omenaldietan ikusiko dugun Mendeurrenaren logoaren diseinatzaile izateaz harro den EEko bazkidea.
“Pozten nau guretzat hain urte garrantzitsua den honetan ekarpen berezi hau egin ahal izanak, ongi baitakit logoa elkarte handi hau osatzen dugunon oroimenean luze geratu den zerbait dela!", aitortu dio Euskalkultura.eus-i. Diseinua elkartearen elementu adierazgarrienak modu sintetizatuan islatzen saiatu zen prozesu baten emaitza da. Zuzendaritza batzordeko kide batzuek ekarpenak egin zituzten eta “lan egin nuen kontuan hartuta urte osoan zehar beste adierazpen grafiko batzuk egin ahal izango ditugula, historiaren beste zenbait zati erakuts ditzaketen beste elementu batzuekin” gaineratu du diseinatzaileak.
"Ikurrina, lauburua, eguzkilorea eta euskara bera dira euskal kulturaren ikur Euskal Echearen Mendeurrenaren logoaren diseinuan. Egoitza instituzionalaren eraikina, hiria banatu eta zeharkatzen duten muinoak eta gure kostaldea bustitzen duen itsasoa ere osagai dira. Gogoratu Comodoro Rivadavia sortu zela 22 urte besterik pasa ez zirenean 33 euskaldun bildu eta Euskal Echea sortu zutela, eta ehun urte geroago gu gaudela hemen lekukoa harro eramaten eta hori guztia logo horretan sibolizatzen" laburbiltzen du Wandak.
"Izan zirelako, gara, garelako izango dira", dio euskal esaera zaharrak.