euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ixiar Rozas idazle lasartearrak 'Negutegia' eleberriaren italierazko itzulpena aurkeztuko du gaur Erroman

2008/04/10

'Negutegia'-ren italierazko bertsioaren azaleko irudiaa
'Negutegia'-ren italierazko bertsioaren azaleko irudiaa

PUBLIZITATEA

Duela bi urte argitaratu zuen Ixiar Rozas euskaldunak 'Negutegia' liburua eta, orain, Roberta Gozziren itzultze-lanari esker, italierazko bertsioa plazaratu dute. Rozas Erroman izango da gaur eta bihar lana hiri honetan aurkezteko. Idazlea oso pozik agertu da itzulpenarekin eta prozesu osoan Gozzirekin lankidetza estua izan duela azaldu du. Bestelde, idazle lasartearrak datorren astean Beiruteko artistei buruz euskaraz, katalanez, gaztelaniaz eta ingelesez idatzitako katalogo-liburu bat kaleratuko du, beste zenbait profesionalekin batera.
Ixiar Rozas idazle eta poeta lasartearrak Erromako bi liburudendetan aurkeztuko du gaur (Odradek liburudendan) eta bihar (Giufà Libreria Caffén) 'Negutegia' eleberriaren italierazko edizioa. Le Nubi argitaletxeak kaleratu du lana eta Roberta Gozzi izan da itzultzailea. Aspalditik dator bi profesionalen arteko harremana eta erdaratze-lana egiteko garaian bien arteko kontaktua ezinbestekoa izan da. 'Nik italieraz hitz egiten dut eta berak testuak e-mailez bidaltzen zizkidan, nik irakurtzeko', azaltzen du Ixiar Rozasek.

Hau da italierara itzultzen duten Rozasen lehen eleberria eta idazlea oso pozik agertu da emaitzarekin. 'Garrantzitsutzat jotzen dut euskaraz egindako lanak beste hizkuntza baterako itzultze-lana egitea eta ez bakarrik beste hizkuntzetan idatzitakoak euskarara itzultzea, orain arte egin den moduan. Honek ez du esan nahi hau lehiaketa bat denik', azpimarratzen du idazleak. Liburuaren azala, Concetta Probanza marrazkilariaren obra bat da. 'Ez zuen itzultze-lan honetarako apropos egin. Editoreek aukeratu zuten portada. Niri asko gustatzen zait bere lana. Gainera, hiru irudi agertzen dira marrazkian eta nire obran ere hiru lagunek parte hartzen dute', azpimarratzen du idazleak.

Beiruteko artistei buruzko katalogoa

Bere ibilbidean alor desberdinak landu ditu Rozasek eta azkenaldian arte eszenikoan, dramaturgian eta edizio lanetan aritu da. Katalunian bizi da egun eta azken urtean hiru dantzarirekin batera Gironan estreinatu zen pieza proiektu bat landu du, besteak beste. Datorren astean beste lan bat kaleratuko du gipuzkoarrak: Cuatro itinerarios y otras fotos, Beiruteko artisten sormen prozesuari buruzko katalogo-liburua. Lan hau Idoia Zabaleta, German Jauregi eta Elena Albertekin batera egin du Rozasek eta euskaraz, katalanez, gaztelaniaz eta ingelesez idatzi dute.

'Beiruten (Libano) aritu ginen euskaraz Lau ibilbide eta beste argazki batzuk izango litzatekeen lana burutzeko. Hango sortzaileekin harremanetan aritu ginen eta oso aberasgarria eta interesgarria izan zen esperientzia', azpimarratzen du Rozasek. L´animal a l´esquena argitaletxeak kaleratuko du lana.


Lotura interesgarriak

Le nubi edizioneren webgunea
www.lenubi.it

Ixiar Rozasen bibliografia
Zubitegian

'Negutegia' liburuaren fitxa
www.pamiela.org

Hamaika euskal idazleren lanak ingelesez eta mazedonieraz interneten
2007ko urriaren 5ean EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia