euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ivan Preuss zuzendari argentinarrak euskara eta Mariri buruzko aipamenak sartu ditu bere lehenengo luzemetraian

2019/02/11

Borja Andia, 'Amanqay' amonaren paperean
Borja Andia, 'Amanqay' amonaren paperean

PUBLIZITATEA

Carmen de Patagones, Argentina. 'La Hermosa Fantasía de Propósito Final' (Azken xedearen fantasia ederra) dauka izenburu Ivan Preuss-en lehenengo luzemetraiak eta bere jaioterri Carmen de Patagones-en filmatu du. Ekoizletzatik jakinarazi dutenez, "Viedma eta Patagones eskualdean nabari daitekeen euskal marka eta bertako euskal ondarea ikusita", "elkarrizketak euskaraz eta Mari jainkosaren inguruko aipuak" sartu ditu zuzendari gazteak bere aurreneko lan luze honetan.

Filmean euskaraz hitz egiten duen emakume aktorea Borja Andia da, Viedma eta Carmen de Patagonesko Aberri Etxea Euskal Etxeko kide dena. Borja Andiak ‘Amanqay’ amona xelebrearen papera egiten du.

'La Hermosa Fantasía de Propósito Final' filma edizio fasean dago eta 2019 erdialdean estreinatzea espero da da. Ikus trailerra, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia