Buenos Aires, Argentina. Lehenengo urratsa planak atera daitezen, planak egitea omen eta Argentinan mugitzen hasi nahi dute. COVID-19aren latzena gaindituta, aurreagotik zetorren egoera ekonomiko gero eta konplikatuagoaren indarraldiak segitzen du. Baina bizitzak jarraitu egin behar du, ahal den neurrian bederen, eta halaxe interpretatu du Mariana Dominé Irigoyen euskal erreferente arrecifestar eta Euskal Herrirako bidaien antolatzaile aditua denak, ortzimugan helburu bat ipiniz, esan nahi baita bidaia proposamen bat eginez 2023ko ekainerako, bidaiarik egitea posible izan ez den azken bi urteen ondotik, aurtengoa ere antolatzeko galdutzat emanda.
"Bizitzak inposatu zigun etenaldiaren ondoren, Euskal Herrira itzuliko garela iragartzeko moduan gaude", adierazi du baikortasunari eutsiz sare sozialetan. "Uztail honetan ibilbidea eta tarifak prest izango ditugu, eta aurre-salmentari ekiteko moduan izango gara", azaldu du, agerian utziz bere ilusio tinkoa Euskal Herrira itzuli eta herrialdea barnetik erakutsi eta biziarazteko, horretan interesa izan dezakeen euskal-argentinar eta argentinar balizko jende talde bati.
Zure kasuan hori bada, idatzi inongo konpromisorik gabe eta xehetasunak eskatu mdomine2002@hotmail.com helbidera.