euskal diaspora eta kultura
2010/06/01
PUBLIZITATEA
Rosario, Uruguai. Bidaia honen zati argentinarra Cordoba hirian, izen horretako probintziako hiriburuan hasi zen, Argentina erdialdean, Celaya eta Kortajarena Cordobako Unibertsitate Nazionaleko errektoregoarekin eta goi ikasketa erakundeko irrati eta telebista kanaleko buruzagiekin, hiriko Kontseilu Deliberatzaileko buruekin eta hiri bereko Gure Txokoa Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordeko kideekin elkarrizketatuz hasi zen.
Buenos Airesera pasatuta, Eusko Jaurlaritzako ordezkariak FEVA Argentinako euskal erakundeen federazioko Zuzendaritza Batzordeko kideekin bildu ziren. Aukera izan zuten baita ere Euskal Echea Ongiletza Elkarteak Lavallol-en dauzkan instalazioak bisitatzeko, tartean Eusko Jaurlaritzak bere momentuan babestu zuen zaharrentzako pabilioia. Bisitak bildu zuen baita ere hiriburu federaleko Iparraldeko Euskal Etxe edo Centro Vasco Francés delakoraino heltzea eta elkarte horretako agintariekin egotea, eta gauza bera hiriko Gure Echea elkarteari dagokionez.
[Joan den maiatzaren 12an Jaurlaritzako Argentinako Ordezkari den Elvira Kortajarenak bisita luzatu zion Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxea-Centro Vasco Frances erakundeari, Mariana Satostegui lagun. Harrera Euskal Etxeko lehendakariorde Enrique Fagoagak egin zion eta Norma Rios idazkariak. Elkarrekin solastu eta EEaren historiaren zatiak azaldu zizkioten euskal funtzionarioari, Buenos Airesko beste euskal elkarteekiko harremanak ere aipatuz, hala nola Euskal Echea institutuarekiko. EEko instalazioak bisitatu eta trinketean gelditu ziren bereziki, hiriburuko zaharrenetakoa berau (1901), galeriak egurrezkoak. EEa utzi aurretik, Kortajarena andereak Euskadiko Ordezkaritzak egoitza duen Puerto Maderoko grabatu bat entregatu zion opari erakundeari. Irudian, Norma Rios, Enrique Fagoaga, Elvira Kortajarena eta Juan Carlos Ibarrola]
Rio de la Plata bestaldean, hiriburu uruguaitarrean, Celaya eta Kortajarena FIVU edo Euskal Uruguaitar Erakundeen Federazioko buruzagiekin bildu ziren. Montevideoko Haize Hegoa Euskal Etxeko ordezkariekin ere egon ziren eta Colonia departamenduko Rosario hirian bertako Gure Txokoa Euskal Etxeak estreinatu berri duen egoitza bisitatu zuten, 2009ko dirulaguntzarekin moldatutako instalazioa, Jaurlaritzako oharrak adierazten duenez.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus