euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Itzuli dira Buenos Airesen Iparraldeko EEaren kultur topaketak: Juan Carlos Ibarrola Robert Arlt-i buruz mintzatu zen

2024/07/04

Iparraldeko Euskal Etxeko Juan Carlos Ibarrolak hitzaldia eman zuen Roberto Arltek gerraurrean idatzitako Euskal Herriko kronikei buruz
Iparraldeko Euskal Etxeko Juan Carlos Ibarrolak hitzaldia eman zuen Roberto Arltek gerraurrean idatzitako Euskal Herriko kronikei buruz

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Roberto Arlt idazle eta kazetari argentinarrak egindako gerra aurreko Euskal Herriaren erretratua hizpide, aurtengo lehenengo kultur topaketa gauzatu dute Buenos Aireseko Iparraldeko Euskal Etxean. Osasun egoera zaila gainditu ostean, elkarte horretako Kultura Azpibatzordeko erreferente den Juan Carlos Ibarrolak "Sobre Aguafuertes vascas de Roberto Arlt" hitzaldia eskaini du joan den asteartean, uztailaren 2an. Harretaz segitu dute solasaldia bertaratu diren EEko euskara ikasle, bazkide eta lagunek eta ondoren, ohi den bezala, enpanadak partekatu dituzte.

1935eko azaroa eta 1936ko urtarrila bitartean, Buenos Airesko Roberto Arlt idazle ezagunak Euskal Herria bisitatu zuen. Ibarrolak une historiko haren garrantzia azpimarratu zuen hitzaldian eta Arlt-ek euskaldunen izaeraz eta nazio-sentimendu lotu eta kartsuaz egin zuen analisia. Bere eguneroko kronikak Argentinako hiriburuko "El Mundo" egunkarirako idazteko, kazetaria sakon eta zehatz dokumentatzen zen. Buruzagi abertzaleekin hitz egiten zuen eta euskarazko argitalpenen itzulpenak eskatzen zizkiela kontatu zuen. Artikulu horien bildumak osatuko zuen 2005ean Txalapartak argitaratutako “Aguafuertes vascas” liburua.

Truke aberatsa bertaratutakoekin

Arltek bere idazkietan landutako lanen artean daude batzokiak, Gernika, Haritza eta Batzar Etxea, sorginak, baserriak, agoteak eta pilota jokoa, beste hainbaten artean. Idazle argentinarraren kroniketako pasarte batzuk irakurri zituzten ekitaldian, esaterako Euzko Alderdi Jeltzalea eta garai hartako Bilboko bizi-baldintzei buruzkoak, interes handia pizturik entzuleengan, eta truke aberatsa eragin zuten bertaratutakoen artean.

Ongi etorri, Juan Carlos!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia