euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Itzuleraren fenomenoa aztertuko dute bihar Deustuko Unibertsitatean emigrazioari buruzko jardunaldian

2012/10/18

Deustuko Unibertsitatea, Bilbon (argazkia FPascullo)
Deustuko Unibertsitatea, Bilbon (argazkia FPascullo)

PUBLIZITATEA

Deustuko Unibertsitateak Euskal Herrira itzuli diren Diasporako kideei emango die hitza bihar, Bilboko kanpusean emigrazioari buruz egingo den jardunaldi batean. Hizlariak Veronica Domingo (Argentina), Laura Igantzi (Estatu Batuak), Izar Errandonea (Uruguai) eta Irantzu Leunda (Venezuela) izango dira, eta Joseba Etxarrik, EuskalKultura.com-eko zuzendariak, gidatuko duen mahainguruan parte hartuko dute. Aurretik, Pedro J. Oiarzabal historialariak Bizkaira itzuli den emigrazioari buruzko hitzaldia emango du.

Bilbao, Bizkaia. Deustuko Unibertsitatean Emigrazioa eta Itzulerari buruzko jardunaldia egingo da bihar. Ekitaldiaren antolatzaile dira unibertsitateko Euskal Ikasgaien Institutua eta Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutua, Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetzarekin. Aldundiak sustatzen duen BizkaiLab egitasmoaren barruan Bizkaira itzuli den emigrazioario buruzko ikerketa egiten ari dira Pedro J. Oiarzabal eta Nerea Mujika historialariak, eta jardunaldia ikerketa horren aurreneko emaitza da.

Topaketan Pedro Oiarzabalek ikerketaren aurkezpen txiki bat egingo du eta ikerketa prozesuan egin diren elkarrizketen pasarteak erakutsiko ditu bideo batean. "Elkarrizketatuen artean denetarik dago: gerrako haurrak, pilotariak, arrazoi ekonomikoengatik alde egin behar izan zutenak... Lekukotza horietako batzuk ikaragarriak dira", agertu dio Oiarzabalek EuskalKultura.com-i.

"Jardunaldiaren helburua mundu ikustezin hori argitara ekartzea da; izan ere, orain arte jaramon gutxi egin zaio, nahiz eta denok ezagutzen dugu emigratu zuen norbait. Edo norbaiten aitona, edo osaba... Bizkaiko emigrazio handia izan zen; adibidez, nik neuk Munitibarko pertsona gehiago ezagutzen ditut Renon (Estatu Batuetan), herrian bertan egun bizi direnak baino", azaldu du. "Gure historiaren zati bat atzerrian idatzia izan da, eta bada garaia hori ere euskal historiaren parte dela ulertzeko. Itzuli direnen kasuan, gainera, historia hori gure artean dugu jada, gure oroimen bizia dira; bada gorde dezagun".

EGITARAUA

Jardunaldiaren egitaraua honakoa da: 

-10:00 - 10:15 Inaugurazioa. Nerea Mujika, Euskal Ikasgaien Institutuaren zuzendaria
-10:15 - 11:00 Pedro J. Oiarzabal, Giza Eskubideen Institutua: "Mundos Invisibles: Emigración de Retorno a Bizkaia".
Bideoa: "Gure Bizitzen Pasarteak: Erbestea, Emigrazioa eta Itzulera Bizkaira"
-11:00 - 11:30 Atsedenaldia
11:30 - 12:45 Mahai ingurua: "Itzulera esperientzia lehen pertsonan". Moderatzaile: Joseba Etxarri,  Euskalkultura.com-eko zuzendaria.
Hizlariak:
-Verónica Domingo, euskal argentinarra: "Itzulera: Euskadi eta Diasporaren Arteko: Feedback-a"
-Laura Igantzi, presidentae, Euskal Artzainak Ameriketan Elkartea: "Euskal Artzainak Ameriketan"
-Izar Errandonea, presidentea, Retbask, Asociación de Retornados Vascos/as y Familiares: "Memoria de las Emigraciones: La Casa Grande"
-Irantzu Leunda, ordezkaria, Asociación Vasco-Venezolana Simón Bolívar
-12:45 - 13:00 Ondorioak. Pedro J. Oiarzabal
-13:00 - 13:15 Itxiera ekitaldia. Nerea Mujika



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia