euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Itziar Ituño buru duen Ingot rock taldeak bi kontzertu eskainiko ditu Brasilen, azaroaren 13an eta 15ean

2019/11/11

Ingot Rock Taldea Brasilen
Ingot Rock Taldea Brasilen

PUBLIZITATEA

Sao Paulo, Brasil. Imanol Rayo zuzendari euskaldunaren Hil-Kanpaiak pelikularen errodajea bukatuta, Atlantikoa zeharkatuko du Itziar Ituño aktore basauritarrak Ingot bere rock taldearekin Brasilgo tauletara igotzera. Bira, laburra izango da oso baina aukera paregabea Brasilgo publikoak Euskal Herriko artistaren musika ezagutzeko. Lehenengo kontzertua azaroaren 13an izango da, gaueko 9etan, Sao Pauloko Carioca Club Pinheiros Gunean. Sarrerak https://www.clubedoingresso.com.br/evento/ingot-sp linkean eros daitezke. Bigarrena, berriz, Pernanbuco estatuko Caruaru hirian egingo da, azaroaren 15ean, SENAC konbentzio zentroan.

Solasean EuskalKultura.eus-ekin, Ituño oso pozik agertu da euskal rocka Brasilera ekartzeko aukerarekin eta kontzertura gerturatzeklo gonbitea luzatu die Brasilen dabiltzan euskaldunei eta euskal etxeetako kide eta lagunei.


[Ingot taldeak gonbitea luzatzen dio Brasilgo publikoari]

Gogora dezagun jardunbide luze eta oparoko artista dela Itziar Ituño euskal zineman, antzerkian zein telebistan. Hego Amerikan daukan arrakasta itzala duela bi urte iritsi zitzaion, La Casa de Papel telesaioan egiten duen Raquel Murillo inspektorearen paperarengatik.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia