euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Rosarioko Itziar Aguirre sukaldariak euskal gastronomia zabaltzen du Argentinako telebistan eta sarean

2011/07/18

Itziar Aguirre sukaldaria 'R20 Informativo Gastronómico' programako irudi batean
Itziar Aguirre sukaldaria 'R20 Informativo Gastronómico' programako irudi batean

PUBLIZITATEA

Odolean darama. Rosarioko Itziar Aguirre sukaldaria Zazpirak Bat Euskal Etxeko jatetxearen buru da, Ainhoa ahizparekin eta Arantza amarekin batera; Mikel eta Xabier nebak Buenos Aireseko Laurak Bateko jatetxean aritu ziren. Ama familiako antzindaria izan zen bai gastronomia eta baita telebista kontuetan ere. Itziarrek biziki maite du euskal sukaldaritza eta Argentinako euskal etxeetan tailerrak emandakoa da. Telebistan ere aritzen da sarri eta bere errezeta asko sarean aurki daitezke: bere webgunean, eta telebistako 'R20 Informativo Gastronómico' eta 'Justo a tiempo' saioen bideo hauetan.

Rosario, Argentina. Itziar Aguirre argentinarra Rosarioko Zazpirak Bat elkartearen baitan hazi zen; izan ere, ama Arantza euskal etxeko jatetxeko burua zen. "Harreman sakona dut euskal etxearekin, nire bigarren etxea dela esan daiteke", azaltzen du. "Jaio nintzenetik nabil hemen. Azken finean, familiak azken 16 urteetan kudeatu duen jatetxea Zazpirak Bat Euskal Etxe barnean dago. Txikitandik dantzaria izan naiz, eta jarduera askotan parte hartu izan dut: txirula, txalaparta eta euskara klaseak hartu nituen, adibidez".

Aguirreren aita berriztarra da eta amaren aldeko aiton-amonak azkoitiarrak. Sustrai horien eraginez-edo, harreman "oso indartsua" du gastronomiarekin, orokorrean, eta, zehatzago, euskal gastronomiarekin. "Sentimenduagatik, hautatu dudalako, gustuko dudalako, lanagatik... komunikatzeko ezagutzen dudan erarik onena dela esango nuke. Etxean gertutik bizi izan dugu euskal sukaldaritza eta neure gustu propioa egina dut, denboran argi eta bizi mantentzen diren zaporeekin", dio. Sukaldari gazteak Zazpirak Bateko sukaldean ikasi zuena Rosarion egin zituen ikasketekin eta Gasteizen egin zuen urtebeteko egonaldiarekin osatu zuen.

Telebistan eta sarean

Aguirrek eskarmentua du komunikazio munduan; izan ere, 2000. urteaz geroztik hainbat telebista eta irratsaio egin izan ditu. Azken hilabeteetan Rosario Cablevisión kateko 'R20 Informativo Gastronómico' saioan aritu da. Sarean ikusgai dago Saltan grabatu zuen atala:

Aurki Buenos Aireseko 13. kanalean ere izango da ikusgai, "Alicante" markarentzat zenbait errezeta aurkeztuz. Aurretik ere egin izan ditu horrelakoak, adibidez, 'Se te nota en la cara' Telefe kateako saioan:

-Justo a tiempo - Se te nota en la cara 1
-Justo a tiempo - Se te nota en la cara 2
-Justo a tiempo - Se te nota en la cara 3
-Justo a tiempo - Se te nota en la cara 4

Aguirrek Rosarioko La Capital egunkariak banatzen duen "Fascículos de Cocina" bildumako errezetak egiten ditu eta sukaldaritza ikastaro ugari eman izan ditu gastronomia eskoletan eta euskal etxeetan, baita FEVAren eskaintzako parte ere. Aurten Cordoban eta Rosarion egingo ditu hurrengo lantegiak.

-nformazio gehiago bere webgunean: www.itziaraguirre.com.ar



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia