euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Itxialdia kantxa berritzeko baliatuta, "normaltasunez" ari da lanean Tandilgo Jai Alai Trinketea, protokoloak jarraituz

2020/10/09

Tandilgo Jai Alai Trinketea, berritua
Tandilgo Jai Alai Trinketea, berritua

PUBLIZITATEA

Tandil, Argentina. Tandilgo Euskal Etxeko Jai Alai Trinketeak eta Euskal Etxeak berak ateak itxi behar izan zituzten martxoaren amaieran, Argentinan derrigorrezko itxialdi prebentiboa indarrean sartu zenean. Etenaldi honi "onuraren bat ateratzeko", aktibitaterik gabeko hilabeteetan berritze lanak egiteko probestu zuten pilotalekuko arduradunek. Zehatzago esatearren, sabaia margotu zuten kondentsazioaren kontrako pintura atermiko batekin; paretak, sarea eta korridorea ere margotu zituzten eta markagailua konpondu.

Lanok bukatuta prest dago Jai Alai Trinketea pilotariei ongi etorria emateko. Eta izan ere, hasiak dira jadanik aktibitateak, "normaltasun berrian", prebentzio neurriak zorrotz betetzen, adierazi diote EuskalKultura.eus-i Euskal Etxetik, “Momentuko helduak zein txikiak datoz, euren kabuz, pilota paleta modalitatea praktikatzera. Txandaka sartzen dira, Hiriak eta Probintziak onartutako protokoloak errespetatuz. 60-80 pilotarik jokatzen dute astean zehar, emakume, gizon zein ume", diosku.

Trinketean funtzionatzen duten Pilota Eskolei dagokienez --Emakumezkoen Pilota Paleta Eskola eta Txikien Eskola-- oraingoz ez dira berrabiatu. Hau ere laster bere onera bueltatzea espero dute Euskal Etxeko arduradunek eta berririk izan bezain laster jakinaraziko dutela adierazi dute.


[Tandilgo trinkete berritua, prest pilotariei ongi etorria emateko]

-Euskal Pilota Tandilen, Facebook-en: Pelota A Paleta Vasco Tandil



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia