euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Itxialdi egunotan, hona Dantza.eus-ek proposatzen dizkigun zenbait tutorial dantzari etxetik eutsi ahal izateko

2020/03/30

13 tutorial dira, beste hainbeste egunetan etxean dantza lantzen eta ariketak egiten segitu ahal izateko
13 tutorial dira, beste hainbeste egunetan etxean dantza lantzen eta ariketak egiten segitu ahal izateko

PUBLIZITATEA

Eibar, Gipuzkoa. Badakigu munduan barreiatutako euskal etxeetako dantzazale eta dantza taldeetako kide frango ditugula gure irakurleen artean; irakurle guztientzat eta eurentzat bereziki, euskal dantza alorrean erreferentzia den Dantza.eus-ek plazaratu dituen dotzena bat pasexe bideo tutorial bildu dugu hona, Euskal Herrian eta munduko beste hainbat lekutan daramagun etxeko itxialdia baliatzearren. 

Bakoitza bere etxetik, hona bideo sorta honetako hamahiru bideo beste hainbeste dantzarekin, bakoitza dantzari baten eskutik datorkigula, dantzari horrek hautatu eta proposatua.


Eutsi dantzan 01 fandangoa: Josu Garate eta Quico Puges


Eutsi dantzan 02 100 alargunen dantza: Patxi Laborda


Eutsi dantzan 03 zortzikoa3: Aritz Ibañez


Eutsi dantzan 04 arin-arina: Gari Otamendi


Eutsi dantzan 05 Jondane Johaneren branlea: Ihitz Iriart


Eutsi dantzan 06 hanketako ariketak: Maialen Araolaza


Eutsi dantzan 07 zazpi-jauziak: Jon Iruretagoiena


Eutsi dantzan 08 billantzikoa: Kattalin Ezkerra


Eutsi dantzan 09 Igartzako ezpata-dantza: Aurtzaka


Eutsi dantzan 10 Lapurdiko fandangoa: Jon Olazkuaga


Eutsi dantzan 11 Axuri Beltza: Itziar Otamendi


Eutsi dantzan 12 foxtrota: Miren Hazas


Eutsi dantzan 13 ezkotixetik arin-arinera: Josu Garate eta Quico Puges

Eskerrik asko guztiei eta, zuri, irakurle, on egin!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia