euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Itxaso Cayerok jolasak eta kantak bildu ditu Umeen Euskara Liburuan, AEBetako txikiei euskara irakasteko

2013/11/19

Boiseko txikien euskara irakasleen mintegiko partaide taldea, hiriburu idahotarreko Euskal Museoan. Ezkerretik hasita: Virginia Aramburu, Ellen Contard, Anita Anacabe, Maria Fernandez, Itxaso Cayero eta Izaskun Kortazar (argazkia NABO)
Boiseko txikien euskara irakasleen mintegiko partaide taldea, hiriburu idahotarreko Euskal Museoan. Ezkerretik hasita: Virginia Aramburu, Ellen Contard, Anita Anacabe, Maria Fernandez, Itxaso Cayero eta Izaskun Kortazar (argazkia NABO)

PUBLIZITATEA

Iragan larunbatean Ipar Ameriketako umeen euskara irakasleen 3. mintegia egin zen Boisen eta bertako Euskal Museora bildu ziren zenbait euskal etxetatik etorritako lagunak. Mintegiaren ardatza Itxaso Cayerok sortu berri duen gida izan zen: "Umeen Euskara Liburua" delakoa. Lan honetan Cayerok txikei euskara irakasteko kantuak eta jolasak bildu ditu. Mintegian irakasleek ikasleen errola hartu zuten egun batez, umeentzako jolasetan parte hartuz. Liburua AEBetako umeen euskara ikastaroetan erabiliko da.

Boise, AEB. Azaroaren 16an, larunbatean, urteko lehen elurtearekin batera egin zen Ipar Ameriketako umeen euskara irakasleen 3. ikastaroa Boiseko Euskal Museoan. Itxaso Cayero izan zen irakaslea eta berak idatzi duen "Umeen Euskara Liburua" izan zen mintegiaren ardatza. Ipar Ameriketako txikien irakasleen lana erraztea da lan honen helburua eta bertan euskara klaseak dinamizatzeko kantuak eta jolasak biltzen dira.

Mintegian Cayerok irakasleei materiala aurkeztu zien eta, bertan dauden kanta eta jolasak ezagutzeaz gain, eurekin jolasean ibili ziren. "Oso ikastaro dinamikoa izan zen eta irakasleek ikasleen errola hartu zuten egun batez umeentzako jolasetan parte hartuz", azaldu du Izaskun Kortazar NABOko Euskera koordinatzaileak.

Ikastaroetan erabiliko

Liburua oso praktikoa da eta klaseak antolatzeko azalpen zehatzak ematen ditu: ariketa bakoitza egiteko behar den materiala, iraupena, interneteko baliabide gehigarriak, gramatika azalpenak, ariketak egiteko beste modu batzuk, etxerako ariketak...

Aurten Ipar Ameriketako umeen irakasleek klaseetan erabiliko dute Itxaso Cayeroren liburua. Horrela, datorren urtean egingo den Umeen Egunean AEBetako hiri eta bazter desberdinetako txikiek abesti eta jolas berberak partekatu ahal izango dituzte. 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia