euskal diaspora eta kultura
2013/11/28
PUBLIZITATEA
San Frantzisko, Estatu Batuak. NABOko New Yorkeko bileran erabaki legez, horretarako propio hazitako Euskara Batzorde batek hartu du bere gain euskara teknikari berria hautatzeko prozesua. Behar da gogoratu, posizio edo lanpostu hau sortu zenetik NABOren baitan, Eusko Jaurlaritzatik etorritako sostenguari esker, Izaskun Kortazar izan dela lan hori zerotik hasi eta koordinatu izan duena, eta euskara irakasle bilbotarrak duela hilabete batzuk adierazi zuela urte honekin batera ardura hori beste norbaiti pasatzeko asmoa.
Izaskunekin batera, eta orain arte bere laguntzaile zebilen Itxaso Cayero boisetarra izan da lan horretan segitzeko hautatutako bi pertsonetako bat. Buruetako bat Boisen, eta bestea San Frantziskon, Itxasorekin batera Aitor Iñarra gizon polifazetikoa izan baita NABOk euskara alorrean garatzen duen eskola eta ikastaro programaren ardura hartzeko hautatutako bigarren pertsona.
Urtea bukatu artean Izaskun Kortazarrek jarraituko du postuan, esaterako gainean ditugun Euskararen Nazioarteko Eguneko (ENE) ekitaldiei dagokienez. Eta urtarrilaren 1ean sartuko dira bi arduradun berriak, lekuko-hartze arras ordenatuan. Izaskun Kortazarrek lan emankorra, dinamikoa eta berritzailea egin du azken urteotan eta, zorionak eman eta agiantza onenak bidaltzen dizkiogula, ongi-etorria ematen diegu euren ardura edo egoera berrian Itxaso eta Aitorri. Zorterik onena lerro hauetatik!
-NABOren euskara webgunea: www.naboeuskaraz.com
-Euskara NABO webgune nagusian: www.nabasque.org/euskara.htm
-Astero da NABOren astekariaren izena: www.nabasque.org/astero.htm
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus